

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Lunes, 27 de febrero 2023, 17:09
Aitor Bengoetxea Alkorta Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari hautatu dute. Horrela, Kepa Sarasolari erreleboa hartuko dio Udako Ikastaroen 50. urteurrenaren ondotik. «Ohore bat da niretzat, UEU erakunde ilusionagarria eta komunitarioa delako». Hala, nabarmendu duenaren arabera, azken urte honetan UEUko zuzendaritzan ikusi duenaren arabera, «bizirik eta gogotsu» eutsiko dio erronka honi.
UEUk dituen erronkak ere laburbiltzen ditu Bengoetxeak. «Euskal komunitate zientifikoa saretu eta trinkotzea, komunitate horretako kide edo pertenentzia sentsazioa indartuz, aniztasunetik abiatuta. Bide horren ortzimugan, Euskal Unibertsitatea dago. XXI. mendean egonik, online Euskal Unibertsitate proiektua garatu eta gauzatzea da beste erronka garrantzitsuenetako bat». Bere ustez, UEU beharrezkoa da «Euskal Herriak, bere existentzia bera auzian egonda, behar duelako ikuspegi nazionala duen eta bere jardunean euskarak zentralitatea duen unibertsitatea».
Bengoetxea Zuzenbidean doktorea da. EHUko GEZKI institutuko zuzendari ohia ere bada (2014-2022). Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan (EHU) irakaslea da 1991tik. Horretaz gain, Euskadiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kidea izan da, aditu gisa (2006-2014) eta baita Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kidea ere, EHUren izenean (2014-2022). 'Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea' Ikerketa Taldeko Ikerlari Nagusia da gaur egun. 2003an doktore-tesia defendatu zuen EHUn Juan Pablo Landaren zuzendaritzapean, funtzionarioen negoziazio kolektiboari buruz. Bestetik, 60tik gora argitalpen zientifiko argitaratu ditu euskaraz, gazteleraz zein ingelesez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.