Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 9 de junio 2019, 00:00
Kaleko zinea gustuko duzu? Gerediaga Elkarteak, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin elkarlanean Durangaldeko historian esanahi handia duen Abadiñoko Gerediagako foru zelaia ezagutzera emateko ekimen berri bat jarri dute abian. Bi elkarteen asmoa urtero kultur ekitaldi bat antolatzea da eta ekintza hori XIX. mendean Merinaldeko legebiltzarra egon zen esparrua bisitatzeko aitzakia izatea.
Hori dela bide, ekainaren 8an aire libreko zinemaldia antolatu dute lehenengoz. Arratsaldeko seietan 'Oraingoz Izen Gabe' Jose Julian Bakedano zuzendariaren filma eskainiko da. Arratsaldeko zortzietan, berriz, Paul Urkijo eta Kandido Uranga zinemagileek zuzendutako 'Errementari' maisulanaren txanda izango da. Zinema emanaldia doakoa izango da eta mokadu bat jateko edota zerbait edateko aukera egongo da, edari eta snack postu bai izango baitira bertan.
'Oraingoz Izan Gabe' 1986. urtean hamar egunetan Durangoko udalerrian filmatutako luzemetraia da. Film hau Jose Luis Borges idazle argentinar ospetsuaren 'La Intrusa' izeneko kontakizunean oinarrituta dago. Bernardo Atxaga euskal idazleak burutu zuen gidoigile lana.
Luzemetraiak Durangaldeko bi anaia baserritarren bizimodua du hizpide. Emagaldu bati ostatu ematea erabaki eta bat batean anaien bizimodu eta harremana zeharo aldatuko da.
Argazkilari lanetan Gabriel Beristain eta John Madison izan ziren. Musika, berriz, Antton Valverdek eta Jose Luis Iriondok ekoitzi zuten.
Bestalde, Paul Urkijok eta Kandido Urangak zuzendutako 'Errementari' filma Patxi Errementariaren euskal ipuinean oinarrituta dago. Arabako herrixka batean Diputazioko komisario batek burutzen duen ikerketa bat da kontakizunaren ardatza. Ikerketa honek basoan bizi den errementariarengana eramaten du komisarioa. Izan ere, oso ezagunak dira herrixka horren inguruan azken urteotan izan diren lapurreta, hilketa eta errementariak deabruarekin dituen tratuak.
Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak ekoitzitako luzemetraia da. Uma Bracaglia eta Eneko Sagardoy aktore durangarrak dira kontakizun honen protagonistak. Sagardoyk deabruaren papera antzezten du. Halaber, Patxi errementaria Koldo Uranga euskal aktorea da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.