Leire Larrazabal
Lunes, 25 de diciembre 2023, 19:56
Maurizia Aldeiturriaga panderojolearen figuran eta bizipenetan oinarritutako 'Aire!' filma ikusteko aukera izango dute Arratia eskualdeko herri batzuetan. Abenduaren 28an, Areatzan, Areto Nagusian, 19.00etan; hurrengo egunean, Otxandioko Kultur Etxean, 18.30ean; 30ean, Igorreko Kultur Aretoan izango da hitzordua, 20.00etan; eta azken emanaldia Lemoako Kultur Etxean, urtarrilaren 11n, 19.00etatik aurrera.
Publicidad
Emakume «indartsu eta kementsuek egindako lana» aldarrikatzen du dokumentalak. «Merezi duen tokia ematea, eta belaunaldi berriei Aldaiturriagaren irudia eta lana aurkeztea, etorkizunean haientzat erreferentzia izan dadin». Kataluniako eta Euskal Herriko 13 neska-mutilek parte hartu dute ekimenean, eta musika bizitzeko, sentitzeko eta partekatzeko beste modu bat deskubrituko dute: Uda iritsi da. Basoan barrena galtzen den furgoneta bat ikusten da. Barruan gazte talde bat dago, leihotik begira. Urduritasuna somatzen da, ez dakite nora doazen, ezta zer gertatuko den ere. Gauza bakar bat dakite; oraindik ezagutzen ez dituzten beste gazte batzuekin batera, Aldeiturriagaren figuran eta bizipenetan oinarrituta, Arratiako kantu tradizional bat birsortu behar dutela.
Hamar egunetan zehar, euskal erroekin konektatzen gaituzten musika tresnen soinuak Arratiako bailarako naturaren oihartzunarekin nahasten dira dokumentalean, hala nola, trikia, alboka, panderoa… eta baita urrunetik datozen beste instrumentuen soinuak ere: gralla, tarota eta biolina, besteak beste. Gentzane Martinez de Osabak idatzi eta zuzendutako proiektua dugu hauxe.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.