Aingeru Epaltza euskal idazle eta itzultzailea dugu. D.V.

Aingeru Epaltzak 'Erretzaile damutuen konpainia' nobela kaleratu du

Bertan idazle nafarrak duela bi hamarkada ondutako 'Rock'n'Roll' obrako Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 14 de octubre 2022, 20:36

Aingeru Epaltzak 'Erretzaile damutuen konpainia' nobela kaleratu du. Iruñeko kaleetan girotutako eleberrian hainbat heriotza jazotzen dira, gertakari-kate baten ikerketan murgilduko duena irakurlea. Bertan idazle nafarrak duela bi hamarkada ondutako 'Rock'n'Roll' obrako Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du.

Publicidad

Izan ere, azken urteotan asko izan dira Eduren pertsonaia berreskuratsea iradoki izan diotenak. Hala, oraingo honetan berriro ere irakurleengana ekartzea erabaki du. Dena den, Edu ezberdina da gaur egun, 20 urte gehiago ditu eta hirurogei urtera ailegatu da.

'Rock'n'Roll' lanean Eduk bizimodu erabat gorabeheratsua aurkezten zuen, alhohola, droga nahiz tabakoarekin arazoak, tarteko. Osasun arazoak jada gaindituta oraingoan, erretzaile damutuen konpainiak sostengua ematen dio gaur eguneko bizitza osasuntsu honetan.

Dena den, bere bizitzak desastre bat izaten jarraitzen omen du. Eduk ez du lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ezta bikote-lagunik ere. Hortaz, Eduk horri guztiari buelta emateko ahalegina egingo du, bilaketa horretan hamaika abentura biziko dituelarik, baita hainbat lagun xelebre ezagutu ere.

Idazlea iruindarrak genero beltza hautatu du oraingoan ere eskuartean dugun liburu hau gauzatzeko. Drama beltz honetan boterea, islamismoaren mamua eta beste hainbat gauza nahasiko dira, egungo Iruñea multietnikoa islatzen delarik bertan. Nobela beltza izanda ere, komedia garratz zein erotikoko zertzeladak ere ageri dira bertan.

Publicidad

Aingeru Epaltza euskal idazle eta itzultzailea dugu. Kazetaritzan lizentziaduna da, hedabide ugaritan ibili delarik lanean, Deia, Euskal Telebista edota Navarra Hoy-n, esaterako, baita Argia edota Nabarra komunikabideetan kolaborazioak egin ere. Bere literatur ibilbide oparoan hainbat genero landu ditu, hala nola, nobela, saiakera, eleberrigintza edota haur eta gazte literatura, egun bitarte orotara 16 lan plazaratuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad