Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 26 de enero 2024, 10:59
Primeran plataforman ikus dezakegu 'Ainarak' dokumentala, Anne Etchegoyen abeslari eta konpositorea protagonista duena. Filmak historia gordina azaleratzen du, arrazoi ekonomikoengatik egindako sasoiko genero migrazio fenomeno bati buruzkoa.
Zer da 'Ainarak'? Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera iritsi eta espartingintzan aritzeko. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870etik 1940ra. Are gehiago, emakumeak, askotan, 12 urtetik beherakoak, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko. Hala, urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa delako eta beltzez jantzita joateagatik esaten zitzaien Ainarak.
Horrela, XIX. mende amaierako eta XX.aren lehen hereneko bi Europa oso desberdin lotzen zituen oinezko bide horrek; arrazoi ekonomikoengatik egindako genero-migrazio masiboa izan zen, sasoikoa. Etchegoyenen eskutik, geografian eta zirkunstantzia historiko eta pertsonaletan zehar egindako bidaia da filmak jasotakoa, artxibo, dokumentu, argazki eta elkarrizketen bidez, musikariak haien bide bera egiten baitu filmean zehar.
Dokumental hau 2022an estreinatu zen, beraz, badauka dagoeneko ibilbide bat. Oraindik ikusteko aukera izan ez baduzu, ez izan zalantzarik eta aprobetxatu orain Primeranek eskaintzen duen abagunea, filma oso interesgarria da eta. Juan San Martin eta Ritxi Lizartzaren zuzendaritzapean, eta Marga Gutierrezen gidoiarekin, Anne Etchegoyen da filmaren gidari eta protagonista, eta baita jatorriko musikaren egilea ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.