UN AI SARRIUGARTE
Jueves, 24 de octubre 2019, 22:48
Ainara Muntek Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso du. Joseba Sarrionandiaren 'Hilda dago poesia?' obra katalanera itzultzeagatik suertatu da garaile Munt. Bertsio hauxe Pol·len Edicions argitaletxeak plazaratu du. Itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute. Gainera, 2.000 euro gehiago jaso dituzte, argitalpen honen hedakuntza eta sustapen lanetarako.
Publicidad
Aurtengo irabazleak asteazkenean jaso zuen garaikurra. Ekitaldia Bilboko Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan ospatu zen. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak eta Pol·len Edicionseko editorea den Jordi Panyellak hartu zuten esku.
Kultura sailburuak gaineratu zuenez, «Itzulpengintzarekin lotutako proiektuak sustatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak aintzat hartzen du itzulpengintzaren garrantzia eta ahalegin bat egiten du itzultzaileen lana aitortzeko. Era berean, Zupiriak nabarmendu zuenez, Etxepare-Laboral Kutxa Sariaren bitartez, euskaratik beste hizkuntzetara egiten diren itzulpenik bikainenak aitortu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak.
Epaimahaiak itzulpenaren hiru ildo hartu ditu batez ere kontuan: batetik, itzulpenaren kalitatea; bestetik, argitaletxeak burutu duen sustapen lana; eta, azkenik, itzultzailearen ibilbide profesionala eta itzulitako generoaren balioa.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria 2015. urtean jaio zen, euskaraz jorratutako literatura maisulanak beste hizkuntza batzuetara aditzera emateko helburuarekin. Era berean, garaikur honek itzultzaileen ezkutuko lana eman nahi du ezagutzera.
Publicidad
Ainara Munt Zaragozan jaiotako itzultzailea da, baina aita katalana eta ama euskalduna dituena. Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak burutu zituen Vic-eko Unibertsitatean, ingelesean eta alemanieran espezializatuz. Egun Kataluniako Itzultzaile eta Interpreteen Erakunde Profesionaleko kidea da. Bere ibilbide profesionalean hainbat genero itzuli ditu: literatura, saiakerak, ikerketak edota erakusketetako esku-orriak, besteak beste.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.