Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Euskaraldiaren hirugarren edizioa ospatuko da azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte, eta antolatzaileek belarriprest eta ahobiziek izena eman dezaten epea irekiko dute gaur. Ekintza horri merezi duen sonoritatea emateko, ekitaldi berezia ospatuko dute Bilboko Kafe Antzokian, 19.00etan. «Euskaraldiaren musika, dantza eta umore emankizunek josiko duten aurkezpenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu», zabaldu dute ohar baten bitartez. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Hortik aurrera, norbanakoak Euskaraldiaren webgunean eman ahalko du izena nahi duen rolean parte hartu ahal izateko -entitateak urriaren 31ra arte apunta daitezke-. Oraindik ez dakizula zertan datzan rol bakoitza? Bada, hor doa: ahobizi rola aukeratzen dutenek euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakitenean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo dituzte. Hala, euskaraz ulertzen dutela ikustean, euskaraz jarraituko dute. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eutsiko diote kideek ulertzen dutenean. 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte parte hartzaileek.
Belarripestek, ordea, aldiro erabakiko dute euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dute euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek beraiei euskaraz hitz egitea nahi dute, eta horixe eskatuko diete modu esplizituan.
Aurtengo erronketako bat euskara parte-hartzaileen artean denbora luzeagoan hitz egiten jarraitzea izango da. Izan ere, Soziolinguistika Klusterrak 2018ko ekitaldiari buruz egindako inkesta batek erakutsi zuen Euskaraldiaren eragina, batez ere, denbora-tarte zehatz batekoa izan zela, iraupen luzekoa baino gehiago. Hala ere, ariketaren arrastoa bai sumatzen zela parte-hartzaileen artean, eta ariketa egin eta hiru hilabetera, lehen baino euskara gehiago hitz egiten jarraitzen zuten. Beraz, alderdi horretan hobetzen jarraitzea izango da ekimenaren helburu nagusietako bat.
Nola lortu hori? Bada erronka horretan aurrerapausoak emateko praktika linguistikoak aldatzera bideratutako ahalduntze eskolak abiatuko dituzte urriaren amaieran Getxon, Donostian, Tolosaldean eta Errenterian, eta gune ibiltari bat herriz herri ibiliko da Euskaraldiari buruzko informazioa ematen, besteak beste. Halaber, indar guztia jarriko da euskarak kalea har dezan, pandemiaren erruz bigarren edizioan oso mugatuta geratu zen puntu garrantzitsua.
Beti bezala, Euskaraldia.eus webgunea «euskara ulertzen dutenen hizkuntza ohiturak aldatzea» helburu duen ekimenera sartzeko atea izango da, bai aurreko edizioren batean parte hartu dutenentzat, bai 2022an lehen aldiz parte hartzea erabakitzen dutenentzat.
Gauzak errazteko, lehenengoek Euskaraldian berriro parte hartu nahi dutela errepikatzea nahikoa izango dute. Aurretik izena emateko erabili zuten posta elektronikoa baino ez dute eman beharko, eta bete nahi duten rola aukeratu. Datozen egunetan, gainera, hirugarren Euskaraldiarekin bat egiteko aukera emango dien mezu bat jasoko dute.
Gaur Kafe Antzokian ospatuko duten ekitaldian, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak parte hartuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.