Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Amalia ibargutxi
Miércoles, 19 de septiembre 2018, 23:19
Norbanakoek Euskaraldian parte hartu ahal izateko izen-ematea zabalik dago. Iruñeko Zentral antzokian, Urko Aristik eta Edurne Azkaratek aurkeztuta, ekimeneko arduradunek izen-emateen epe-irekiera ekitaldia antolatu dute. Horrela, hamaika eguneko ariketarako prestatu beharrekoak amaitutzat ditu antolakuntza taldeak. Ekitaldia 18.30ean hasiko da, orain arte egindako lanari errepasoa eginez.
Halaber, Euskaraldiko kanta aurkeztu eta entzungo da lehen aldiz, eta, azkenik, 'Belarriprest' edo 'Ahobizi' rolak jarraituz ekimenean izen-emateko irekiera egingo da, bertan egongo diren ordenagailuetan izena emanez. 'Belarriprest' rola aukeratzen baduzu, horrek esan nahi du, hamaika egunez behintzat, saiatuko zarela euskaraz egiten ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. 'Belarriprest' rola hautatu baduzu, bestalde, euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egiteko eskatu.
Xehetasunak emateko prentsaurrekoa egingo dute ekitaldiaren aurretik. Arrate Illaro Euskaraldiaren koordinatzaile eta Euskaltzaleen Topaguneko kideak, Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikarako presidenteordeak parte hartuko dute.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia Euskal Herri osoko ehunka udalerritan. «Euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko, ohituretan eragin» nahi du Euskaraldiak, 11 egunez euskara era aktiboagoan erabiltzea proposatuta. Ehunka udalerrik egin dute bat Euskaraldiarekin, horien artean Euskal Herriko zazpi lurraldeetako hiriburuak: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Baiona, Donibane Garazi eta Maule. Orobat, Euskal Herri osoko 10.000 biztanletik gorako udalerri guztietan Euskaraldia antolatzeko lan-taldeak daude.
Ekainean 'Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz' ekimenaren aldeko atxikimendua agertu zuten Donostiako Miramar jauregian egindako agerraldian. Era berean, haien apustua nabarmendu zuten hiriburuak protagonista izan daitezen euskararen erabilera sustatzeko bidean. «Euskararen erabileran urratsak eman nahi baditugu ezinbestekoa da hiriak praktika berrietarako eremu eroso bilakatzea. Izan ere, Euskal Herriko populazio gehiena hirietan bizi da edo hirietara mugitzen da. Hortaz, eguneroko ohiko harremanak zein harreman berriak hirietan gertatzen dira. Gaur esan dezakegu 10.000 biztanletik gorako udalerri guztiek egingo dutela bat Euskaraldiarekin, horietan guztietan daude Euskaraldia antolatzeko lan-taldeak», adierazi du Illarok.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere hirigune nagusien garrantzia nabarmendu zuen euskararen aldeko apustua egiteko orduan. «Hiriak funtsezko espazioak gara euskararen erabilera sustatzeko eta hiztunak aktibatzeko. Horregatik, Euskara Sustatzeko Ekintza Planean buru-belarri ari gara lanean Bilboko Udalean. Eta hiru helburu estrategiko hauek ditugu: euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkuntzaren kalitatea», adierazi zuen. Alkateak, halaber, nabarmendu zuen hiria «gero eta leku egokiagoa» izango dela euskara erabiltzeko: «Bilbo eta euskara lotu-loturik daude. Neure konpromisoa agertu gura dut hemen, herritar guztiekiko konpromisoa, Bilbo euskara erabiltzeko gero eta leku egokiagoa izan dadin… Eta Euskaraldia, ildo horretatik, konpromiso argia da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.