Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Lleida
Agustin Arrieta euskal filosofo eta idazlea dugu, azken urteotan hainbat saiakera idatzi dituena, bi narrazio liburu, tarteko. EHU
Agustin Arrietak 'Gaueko eztabaidak' liburua plazaratu du

Agustin Arrietak 'Gaueko eztabaidak' liburua plazaratu du

Bertan gauez abiatzen den lau gazteren arteko elkarrizketa bat ematen da ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 1 de abril 2022, 11:34

Agustin Arrietak 'Gaueko eztabaidak' liburua plazaratu du. Solasaldi hau hiru gautan sailkatu du egileak. Lehendabiziko elkarrizketan zientziaz, erlijioaz eta egiaz aritzen da. Bigarren gauak, berriz, artea, generoa, maitasuna eta balioa du hizpide, eta, azkenik, hirugarrenean, zoriontasunari egiten zaio erreferentzia. Hitz gutxitan, liburuak elkarrizketa erreal baten nahiz egiazko eztabaidaren aldarrikapena izan nahi du hor nonbait.

Izan ere, bertan gauez abiatzen den lau gazteren arteko elkarrizketa bat ematen da ezagutzera. Arrietak dioenaren arabera, elkarrizketa horretan zenbait auziren edo gairen gaineko eztabaidak abiatzen dira. Aipatutako gai guzti hauek galdera filosofiko zorrotzak egiteko aukera ahalbidetzen die.

Obra hauxe ez omen da filosofiarako sarrera bat, baina balio du filosofian arreta izan duten gai eta auziak egituratzeko. Egileak dioenaren arabera, liburu hauxe irakurtzen duenak ez du filosofiarako sarrera bat aurkituko baizik eta filosofiarekin egingo du topo.

Arrietak adierazten duenez, obra honek ez du norbanako bakoitza bere kokagunean gotortzea. Izan ere, bakoitzaren argudioen bidez auziei aurre egitea du erronkatzat. Hori dela medio, nolabaiteko elkarrizketa enpatikoa jazotzen da bertan. Egileak nabarmentzen duenez, elkarrizketa eta eztabaida enpatikoak ezinbestekoak dira gurean.

Agustin Arrieta euskal filosofo eta idazlea dugu, azken urteotan hainbat saiakera idatzi dituena, bi narrazio liburu, tarteko. Filosofian eta Informatikan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, baita filosofian doktorea izan ere. Gaur egun filosofia irakaslea da EHUn. Era berean, Zientziaren filosofiari buruz eta pentsamendu kritikoari buruz askotan aritu izan da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Agustin Arrietak 'Gaueko eztabaidak' liburua plazaratu du