Euskal Herriko dantza tradizionalek, besteak beste, Aguraingo alde zaharreko kaleak eta plazak hartuko dituzte.

Agurain dantzan jarriko du Araba Euskarazek

Aldarrikapen hirukoitza dantzaren bitartez: adierazpide honek jendea batzeko duen gaitasuna, tradiziozko dantzetatik abiatuta, gaur egungo dantza estiloei edota dantza urbanoei tarte eskaini, eta gaur egungo euskal gizartearen aniztasuna islatzen duen dantzak eskainiz

Leire Larrazabal

Martes, 25 de abril 2023

Bi hilabete pasatxo baino ez dira gelditzen. Ekainaren 11n, Olarizun, Araba Euskarazek egingo du eztanda. Aspaldi daramate motorrak berotzen. Maiatzaren 7rako dantzaren inguruko festa eguna antolatu dute Agurainen. 'Elkar -EKIN dantzan!' goiburupean, aldarrikapen hirukoitza egingo dute, adierazpide honek jendea batzeko duen gaitasunaz baliatuta: alde batetik, Euskal Herri luze-zabaleko tradiziozko dantzek hartuko dituzte Aguraingo alde zaharreko kale eta plazak; tradiziozko dantzetatik abiatuta, gaur egungo dantza estiloei edota dantza urbanoei tarte egingo zaie bigarrenik; eta hirugarrenik, gaur egungo euskal gizartearen aniztasuna islatuko dute munduko dantzen bidez.

Publicidad

Eguerdiko 12.00etan, dantzarien kalejiran ikusi ahalko da hainbat talderen dantza ikuskizuna, baina era berean kalejira baliatu nahi da Agurainen euskararen biziberritzean lanean ari diren hainbat talderi aitortza egiteko: familiei (etxean edota kalean seme-alabei euskaraz egiteagatik edota euskararekiko jarrera egokiak helarazteagatik), hezkuntza-sistemari (ume eta nerabeen euskalduntzearen ezinbesteko motorra izategatik), helduen euskalduntzeari eta euskaldun berriei, LEK-eko ekonomatoari… bertsolariak arduratuko dira tokian tokiko gunearen aldeko mezua pasatzeaz.

Kalejiraren ondoren, Santa Marian bazkaria egingo da, ikastolako gurasoen eskutik (Lautada ikastolan eskura daitezke bazkaritarako tiketak). Ondoren, umeentzako ipuin musikatua egongo da Lautada Ikastolako frontoian. 16.30ean, Santa Maria plazan bertan, Dantza Plaza parte hartzailea egingo da. Eta festa amaitzeko, TTEK elektrotxarangarekin kalejira egongo da, talde hau izan baita aurtengo Araba Euskarazen abestia sortu duena.

«Dantzatzen den herria, ez da inoiz hilko!», esan zuen behin Jon Maya dantzariak «eta lelo horri gehitu diogu 'Elkar -EKIN dantzan!' goiburua: mugak gaindituz, Euskal Herri osoko dantzariak batuz; estiloak nahastuz, tradiziozko dantzak eta gaur egungoak uztartuz; mugak lausotuz; bertako dantzak eta doinuak eta urrutiagokoak nahastuz», azaltzen dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad