Zurekin
Miércoles, 11 de diciembre 2019, 13:40
Eusko Jaurlaritzak Jose Antonio Agirre eta Jesus Maria Leizaola erbesteko lehendakariak omenduko ditu datorren igandean, abenduaren 15ean, Gernikako Batzar Etxean egingo den ekitaldian, Iñigo Urkullu egungo Jaurlaritzako lehendakaria buru dela.
Publicidad
Gogoroa Institutuak antolatu du ekitaldia, Agirre buru zela lehen Jaurlaritza behin betiko erbestera joan zeneko 80 urte bete direla eta, erbestean 43 urte eman ondoren, Leizaola Euskadira itzuli zela 40 urte bete direla gogoratzeko.
Omenaldira bertaratuko dira Agirreren eta Leizaolaren senitartekoak, Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi López Jaurlaritzako lehendakari izandakoak, egungo Jaurlaritzako sailburuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) erakunde eta alderdi politikoetako ordezkari ugari.
Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Gernikako Batzar Etxean, Donostiako Orfeoiaren kantaldi batekin. Ondoren, bideo emanaldi bat izango da eta, gero, omendutakoen familien bi ordezkarik hartuko dute hitza. Bukatzeko, Urkulluk hitz batzuk egingo ditu ere bai.
Gernikako Arbolaren aurrean urteurrenerako argazki bat atera ondoren, bertaratutakoek 'Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren' argazki erakusketa bisitatuko dute. Gogorak antolatutako erakusketa Gernikako Batzar Eetxeko liburutegian dago ikusgai.
Publicidad
Jose Antonio Agirre Lekube (Bilbo, Bizkaia, 1904ko martxoaren 6a - Paris, Frantzia, 1960ko martxoaren 22a) politikari abertzale eta jeltzalea izan zen. 1936ko urriaren 7tik 1960 arte, zehazki, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria.
Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Eusko Gudarostearen buruzagitza hartu zuen bere gain, eta autonomia estatutuak ardura eman zion eremuan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) defentsa antolatzen saiatu zen, konbergentziako gobernu bat osatuz. Gerra amaieran, porrota eta erbesteratuen ihesa kudeatu behar izan zituen. Aliatuei lagunduz, haiekin bat egitea bilatu zuen atzerrian, baina Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, haiek uko egin zioten Euskal Herriari Francoren zapalkuntza kentzeari. Ondoren, Europar Batasunaren sortzaileetatik hurbil ibili zen, eta Europako Demokrazia Kristaua antolatzen lagundu zuen, partaide gisa esku hartuta.
Publicidad
Gaur egun arte iraun duen mirespena eta begirunea sortu zuen Agirrek, aurkari politikoen artean elkarrizketa eta adostasuna eragiteko trebetasun aparta zuelako, mundu osoarekin elkartasunez jardun zuelako, eta, ideologia kristau eta abertzaletik abiatuta, politika, gizarte nahiz kultura arloetan asmo aurrerakoiak bultzatu zituelako.
Jesús María Leizaola Sánchez (Donostia, 1896ko irailaren 7a - Donostia, 1989ko martxoaren 16a), bestalde, abokatua, idazlea eta EAJko burua izan zen.
1931n, 1933an eta 1936an Madrilgo gorteetan diputatu hautatuta, 1936ko urrian lehenengo Eusko Jaurlaritzak Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen. Frantzian 1937tik aurrera erbesteratuta, Normandiako Lehorreratzean aliatuen laguntzako unitate militar txiki bat antolatu zuen.Eta Agirre lehendakaria hil zenean (1960), lehendakari izendatu zuten.
Publicidad
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.