Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Sábado, 4 de febrero 2023, 00:22
Gaur Ageda Deuna bezpera ospatuko dugu Euskal Herri osoan. Horrela, goiz-goizetik etxerik etxe ibiliko dira umeak, gazteak zein helduak, diru eskean, Santa Agataren omenezko kopla abesten. Erritmoa markatzeko, eta diotenez, gure ama lurra esnatzeko, makila ere eramango dute. Baina, berez, aurrerapen gisa, ikastetxe askotako ikasleak... ostiralean hasi ziren abesten.
Gaur, berriz, taldeak ikusiko ditugu kaleetan zehar, Santa Agataren omenezko kanta abesten, hainbat bertsiotan, izan ere, bertsio bat baino gehiago dago, baita euskalki desberdinetan ere. Batzuek jantzi tradizionalak eta makilak ere eramango dituzte, eta biltzen duten diruarekin nahierara ospatuko dute gero.
Baina nor izan zen Agata? Bada Sizilian dagoen Catania hirian 235. urtean jaio zen emakume kristaua. Tradizioaren arabera, Kintziano gobernadorea berarekin maitemindu zen, baina Agatak ezkondu arte birjintasuna gorde nahi zuenez, harekin haserretu eta kartzelatu zuen. Hor, bularrak mozteaz gain, torturatu ere egin zuten. Harrezkero ikur feminista ere bihurtu da. Bestalde, Eliza Katolikoak santu izendatzea eta otsailaren 5ean haren omenezko eguna ospatzea erabaki zuen.
Abesten den jatorrizko koplan, haren bizitzari buruzko zenbait pasarte aipatzen dira, kantaren amaieran. Esaterako, bi ahapaldi hauetan lehen aipatutako istorioa kontatzen da:
'Agedak bere maite bakarra
Jesus aukeratu zuan.
Horregatikan beste maiterik
ez zan harentzat munduan.
Kintzianoren eske guztiak
arrez baztertu zituan.
Baina agintarik gaizto harek
kristautzat salatu zuan'.
(...)
'Amorru biziz oinutsik jarri
dute Ageda zintzoa,
txingar gorien gainean gero
ibilarazi gaixoa.
Ondoren, bular bat ebakita,
uzten dute urratua.
Baina Jainkuak bihurtu zion
gau hartan bular mindua'.
Dena den, adituek diotenez, bi erritu edo jairen nahasketatik sortu da gaur egungo ospakizuna. Alde batetik, Santa Agataren omenezko eguna ospatzen da, eta bestetik, inauteriekin ere lotuta dago. Neguko solstizioa amaituta, egunak luzatzen hasten dira, eta zuhaitzen adarrek kimuak berritzen hasteaz gain, fruituak ematen ere hasten dira. Beraz, adarrak inausteko garaia da. Horrekin lotuta, makilarekin lurrean joz, naturari esnatzeko eta fruitu asko nolabait ematea ere eskatzen zaio.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.