Borrar
Bi urterik behin proposamen bat sarituko dute, Korrika kulturalaren bitartez. KULTURSHAREA
AEK-Korrikaren kultur sorkuntza sustatzeko beka martxan da

AEK-Korrikaren kultur sorkuntza sustatzeko beka martxan da

Hautagaitzok 2021eko urritik 2022ko urtarrilera bitartean aurkeztu beharko dira

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 14 de abril 2021, 22:23

AEK-Korrikaren kultur sorkuntza sustatzeko beka martxan da. Hala, edozein euskal sortzaile aurkeztu ahal izango da bertara, sorkuntza anitza nahiz bakarra jorratzeko aukera izango baitute parte-hartzaileek. Dena den, proiektuok agertoki edota plaza batean aurkezteko baliagarriak izan beharko dira. Hautagaitzok 2021eko urria eta 2022ko urtarrila bitartean aurkeztu beharko dira.

Hori dela medio, bi urterik behin proposamen bat sarituko dute, Korrika kulturalaren bitartez. Beka honek euskal kulturarekin zerikusia duen sormen lanak sustatzea du erronkatzat, eta, 23. Korrikatik aurrera gauzatuko da.

Bekaren onuradunak proposamen hori aurrera eramateko 23.000 euroko diru-laguntza eskuratuko du. Hortaz, egitasmo irabazlea Korrika kulturaleko 23. edizioaren egitarauaren barnean hartuko da aintzat, 2023ko azarotik 2024ko apirilera bitartean gauzatuko dena, hain zuzen ere.

Bekaren nondik-norakoak jada bisitagai daude korrikaren webgunean, korrika.eus, eta ezaugarriok PDF formatuan deskargatzeko aukera du nahi duen orok. Aipatu bezala, proposamenok 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean bidali beharko dira.

AEK-k mahaigaineratu duenez, aurrerapauso handia eman nahi izan dute hemendik eta bi ediziotara begira jarriz. Izan ere, euskal kultur sorkuntzari bultzada nabarmena emateaz gain, Korrikako kultur eskaintza guztiz zaharberritzea erabaki dute. Hori dela medio, aurtengo azaroan ezagutzera emango duten Korrikako kultur eskaintza beste era batera lantzea adostu dute. Honen bidez, sorkuntzok ahalik eta euskaltzale kopuru handienera ailegatzea bilatuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo AEK-Korrikaren kultur sorkuntza sustatzeko beka martxan da