Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 3 de diciembre 2022, 20:31
Adur Larreak 'Lurbinttoko ohoinak' komikia kaleratu du. Elkar argitaletxearen zigilupean plazaratu duen obra duela aste batzuk aurkeztu zuten Donostiako Fermin Calbetón kaleko Elkar dendan. Aurkezpen honetan Larrearekin batera Maider Bedaxagar editorea izan zen. Lan hauxe Elkar Fundazioa-EKE sormen bekaren onuradun izan da. Bertan 1795. urtean Lapurdiko soldaduek bizi izan zituztenak ematen dira ezagutzera, Konbentzio Gerra bukatu berriaren baitan.
Gudu-zelaian, deportazio zonaldeetan edota erbestean dauden gudariek etxerako bidea hartzen hasiak dira. Herrira ailegatzen direnean beren udalerrietako lurrak okupaturik edota kixkalita daudela antzeman ahal izango dute.
Hala, Ipar Euskal Herriko Ezpeleta, Itsasu edo Kanbo inguruetako zenbait soldadu gerrak eman dien esperientziaz baliatuta, baita eskuratu ahal izan dituzten armekin horniturik, deportatu edota exiliatu ohi batzuekin topatuko dira eta mendekua bilatu nahi duen soldadu talde bat osatuko dute.
Bi urte luzez, Lapurdi ekialde horretan, deportaziora, erbestera edota gerrara bidali zituztenen atzetik ibili izan dira, haien etxeetan lapurtuz, baita beren zonaldean ekintza krudelak burutuz ere. Hortaz, Lurbintto deritzon esparruan bilatuko dute ostatu, beren gotorlekua izango delarik. .
Adur Larrea Eguren animazio sortzaile, komikigile eta ilustratzaile bilbotarra dugu. Eleberri grafiko desberdinetan lan egin du. Arte Ederretan lizentziaduna da, marrazketa eta ikus-entzunezkoen espezialitateetan. Harrezkero animazioa eta ilustrazioa izan dira bere egiteko nagusi. Ikus-entzunezkoen alorrean zenbait produktorarekin lan egin du, baita telebistan eta publizitatean jardun ere.
Bere lan nagusiak komikintzaren munduarekin dute zerikusia. Prentsa idatzian, hainbat egunkari eta aldizkarirekin kolaboratu izan du azken urteotan, hala nola: Aizu!, Argia, Berria, Bertsolari, Jakin, H28, Ortzadar edota Xabiroirekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.