Adinekoen taldea babestu eta mimo handiz zaindu behar da. Hirugarren adineko pertsonak sano egotea da denen premia, eta lan horretan Uribe Kostako Mankomunitateak laguntza luzatu nahi die familiei, osasuna bermatzeko. Zazpi udalerri biltzen dituen sare honen Gobernuak doako tailerrak antolatu ditu gizarte talde honi zuzenduta daudenak, dibertigarriak eta gorputzerako onuragarriak diren ekimenak.
Publicidad
Programa lau saiotan egongo da banatuta: dantza, gimnasia funtzionala, yoga eta estimulazio kognitiboa. Guzti horiek, hilabete honetan -maiatzean bakarrik martxan egongo baita- burutuko dira, asteartetik ostiralera bitartean, astero. Saio guztiak ordu bateko iraupena izango dute, eta denak Uribe Kostako Gurutze Gorriaren bulegoan emango dira (Landabe kalea, 14, Sopela). Horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da 946 56 94 97 edo 663 384 379 telefonora deituz.
Aurrenekoa martxan ipintzen dantza tailerra izan da (11.30-12.30era bitartean), gorputza musikaren erritmoarekin batera mugitzen jartzera gonbidatzen duena. Eta honetara ibiliko dira asteartero. Gainontzeko tailerrak bezala, taldeak hamar pertsonatara mugatuko dira, segurtasun arrazoiak direla eta. Egun bat geroago gimnasia funtzionalari helduko zaio txanda (estimulaziorako eta yoga klaseak bezala, 11.00 -12.00 bitartean egingo da), non hainbat ariketa egingo dituzten gorputza indartsu mantentzeko.
Eta gorputzetik, burura egingo dute salto ostegunetan, estimulazio kognitiboa landuko baitute ostegunero. Asteko azken saioan yoga izango da protagonista nagusia, non gorputza, adimena eta arnasketa bat egingo duten ariketa ezberdinen eskutik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.