Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Gorputza, adimena eta arnasketa bat egingo dute yoga ariketa ezberdinen eskutik. Uribe Kosta
Adinekoak sasoian egoteko doako tailerrak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak

Adinekoak sasoian egoteko doako tailerrak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak

Dantza, gimnasia funtzionala, yoga eta estimulazio kognitiboa lantzeko saioak dira, asteartero, asteazkenero, ostegunero eta ostiralero burutuko direnak Sopelako Landabe aretoan

Viernes, 7 de mayo 2021, 22:04

Adinekoen taldea babestu eta mimo handiz zaindu behar da. Hirugarren adineko pertsonak sano egotea da denen premia, eta lan horretan Uribe Kostako Mankomunitateak laguntza luzatu nahi die familiei, osasuna bermatzeko. Zazpi udalerri biltzen dituen sare honen Gobernuak doako tailerrak antolatu ditu gizarte talde honi zuzenduta daudenak, dibertigarriak eta gorputzerako onuragarriak diren ekimenak.

Programa lau saiotan egongo da banatuta: dantza, gimnasia funtzionala, yoga eta estimulazio kognitiboa. Guzti horiek, hilabete honetan -maiatzean bakarrik martxan egongo baita- burutuko dira, asteartetik ostiralera bitartean, astero. Saio guztiak ordu bateko iraupena izango dute, eta denak Uribe Kostako Gurutze Gorriaren bulegoan emango dira (Landabe kalea, 14, Sopela). Horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da 946 56 94 97 edo 663 384 379 telefonora deituz.

Aurrenekoa martxan ipintzen dantza tailerra izan da (11.30-12.30era bitartean), gorputza musikaren erritmoarekin batera mugitzen jartzera gonbidatzen duena. Eta honetara ibiliko dira asteartero. Gainontzeko tailerrak bezala, taldeak hamar pertsonatara mugatuko dira, segurtasun arrazoiak direla eta. Egun bat geroago gimnasia funtzionalari helduko zaio txanda (estimulaziorako eta yoga klaseak bezala, 11.00 -12.00 bitartean egingo da), non hainbat ariketa egingo dituzten gorputza indartsu mantentzeko.

Eta gorputzetik, burura egingo dute salto ostegunetan, estimulazio kognitiboa landuko baitute ostegunero. Asteko azken saioan yoga izango da protagonista nagusia, non gorputza, adimena eta arnasketa bat egingo duten ariketa ezberdinen eskutik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Adinekoak sasoian egoteko doako tailerrak antolatu ditu Uribe Kostako Mankomunitateak