Adimen artifizialari buruzko solasaldia Gasteizen, goi-mailako adituekin

Arantza Díaz de Ilarraza eta Humberto Bustincek, teknologia mota honetako erreferente eta adituek, hitzaldi irekia eskainiko dute Eusko Ikaskuntzak eta Jakiundek Ignacio Aldecoa Kultur Etxean antolatutako ekitaldian

Miércoles, 15 de noviembre 2023

Etengabe entzuten dugun terminoa da: adimen artifiziala. Patologia medikoak tratatzeko ekarriko dituen aurrerapen guztiez hitz egiten digute, baita Beatles taldearen abesti berriaz ere, John Lennonen ahots nahastezinarekin. Baina teknologia honek dakartzan arriskuak ere asko dira. Adibidez, arma autonomoak sortzeko erabiltzen bada, horrek ondorio larriak izan ditzake munduko segurtasunean. Hori nahikoa ez dela, lehen pertsonek egiten zituzten lanak automatizatzeko erabil daitekeen kezka ere badago, izan ere, horrek enpleguan eragin negatiboa izan dezake. Zerrendak testu eta eztabaida askotarako ematen du, noski.

Publicidad

Bada, datorren astelehenean, azaroaren 20ean, 'Adimen artifiziala gaur: arriskuak, erronkak eta aukerak' aurkezpena izango da, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, goizeko 11.00etan. Eusko Ikaskuntzak eta Jakiundek antolatuta, saioan, adimen artifizialaren egungo erradiografia egingo da eta aztertuko da nola eragiten digun, zalantza horiek guztiak argitzen saiatuz.

Hau da, Adimen Artifiziala gure eguneroko bizitzan nolakoa den eta zer onura atera diezaiokegun azalduko da, baita bere mugak eta hazkunde sozial orekatu eta inklusiborako eskaintzen dituen aukerak jakinarazi ere.

Eusko Ikaskuntzatik nabarmendu dutenez, gainera, aurkezpenaren berezitasun handiena parte hartuko duten adituen aldetik etorriko da, ez baitira nolanahiko jakitunak. Bata, Arantza Díaz de Ilarraza, Euskal Herrian aitzindaria izan da Hizkuntzaren Prozesamenduaren eta Adimen Artifizialaren arloetan.

Bere ibilbidean, eragin nabarmena izan du Euskal Herriko nahiz nazioarteko hainbat erakunderen eta ikerkuntza-sareren sorreran eta bilakaeran. IXA taldearen sortzaileetako bat izan zen 1988an eta HITZ ikerketa zentroaren sortzaile eta lehen zuzendaria ere. 180 liburu-kapitulu argitaratu ditu, eta hainbat artikulu estatuko eta nazioarteko aldizkari eta biltzar zientifikoetan, besteak beste, adimen artifizialaren arloan.

Publicidad

Beste hizlaria Humberto Bustince izango da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedraduna eta Nottinghameko Unibertsitateko ohorezko irakaslea, Nafarroako Adimen Artifizialaren Ikerketa Zentroko zuzendari zientifikoa da, baita NUPeko Adimen Artifizialaren eta Arrazoitze Hurbilduaren Ikerketa Taldearen sortzailea eta arduraduna ere. 250 artikulu baino gehiago idatzi zituen, eta 2018an Clarivate Analytics taldearen sailkapenean sartu zen mundu mailan eragin handiena duten ikertzaileen %1en artean.

Lekua bermatze aldera, izena eman daiteke eusko-ikaskuntza.eus web orrian. Aurkezpenak elebitan izango diren arren, solasaldia gaztelaniaz izango da eta doakoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad