Borrar
«Bakoitzak pin batean edo, mahai gainean, folio tolesturik batean, hizlariokin egiten den gisa, berea jartzen du». ASTER NAVAS
ABIZENAK

ABIZENAK

KLARION HAUTSA ·

Zuzendari hasiberri baten gogoetak

aster navas

Viernes, 31 de enero 2020, 22:44

Hirurogeiko hamarkadan jaio ginenok ez gintuzten eskolan izendatzen, gu abizendatzen gintuzten: Romero, salga a la pizarra; quiero hablar con sus padres, Armiño; cuéntelo en voz alta, Calvente, y así nos reímos todos...

Guk geuk ere elkar abizendatzen genuen: Ugalde, pasa el balón. Tellitu, déjame los deberes de mate…

Etxera bueltatzerakoan edo andregairen baten ezpainetan berreskuratzen genituen gure izenak. Senideok eta neskalagunok baino inork ez gintuen izendatzen.

Hauxe kontatzen dizuet lehengo egunean OHOko kide batekin Beherapenetan topo egin nuelako. Berak Navas deitu zidan eta nik Arnaiz deitu nion. Gure emazteak bazeuden lentzeriako probadoreetan eta gu kanpoan, beraien zain. Bera izan zen errekonizitu ninduena. Arnaizek eskaini zidan Cepak sortutako whattsapparen taldean sartzeko: Crego eta Castresana ere badaude -argudiatu zidan beraren mobila nigana hurbilduz.

Une horretan konturatu nintzen ez nekiela zein zen Arnaizen izena. Txema, Alberto edo Paco gustora deituko niokela.

Ba... Maceda hil zen pasaden urtean -jarraitu zuen Arnaizen. Nor eta Maceda…

Soldaduxkan eta enpresetan ere abizendatzen gintuzten: Solange, imaginaria. Esos informes, Gutierrez…

Agian gu hezitu gintuztenok, agindu zigutenok ez ziren ohartzen tratamendu horrek sortzen zuen arrakalaz,. Edo beharbada apropos bilatzen zuten distantzia, tarte afektivo hori.

Ez dakit zelan hartuko luketen nire ikasleok nik abizendatzekotan; ze nolako aurpegia jarriko lidaketeen ze nolako eragina izango luken horrek nirekin daukaten harremanetan, klaseko giroan. Ez dut uste gustatuko litzaigukeenik. Elkarrengan urrunduko ginateke.

Horrexegatik lehenengo egunetik saiatzen naiz -batez ere 1.DBHra heltzen zaizkigunak- mutiko eta neska horiek izendatzen: bakoitzak pin batean edo, mahai gainean, folio tolesturik batean, hizlariokin egiten den gisa, berea jartzen du. Izena da jo behar dugun lehenengo atea beraiengana heltzeko. Bere izenak ahalik eta lasterren ikasteko eta ahozkatzeko beharra daukagu klaseko giroa piztu nahi badugu.

Laburbilduz: oinarrizko adimen emozionala.

En fin

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo ABIZENAK