Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Abian jarri dute euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina, Zuian, Zigoitian eta Murgian

Abian jarri dute euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina, Zuian, Zigoitian eta Murgian

Matrikula egiteko epea irailaren 26an amaituko da

Paul Picado

Lunes, 12 de septiembre 2022, 21:04

Abian jarri dute dagoeneko euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina, Zuian, Zigoitian eta Murgian, izan ere, herri horietako udalen laguntzaz antolatutako ikastaroak dira. Horrela, matrikula egiteko epea irailaren 26an amaituko da. Dagoeneko lau talde ziurtatuta daude: bat, Zigoitian, eta gainerako hirurak, Murgian. Horiek dira ziurtatuta daudenak, baina talde gehiago sor daitezke. Ikasturtea urriaren 3an hasi eta ekainean amaituko da.

Zigoitian sortu den taldea B1-B2 mailakoa da, eta ordutegiari dagokionez, 3 egun astean izango dira, 10.00etatik 12.00etara. Guztira, 200 eskola-ordu izango dira. Bestalde, Murgiako taldeak B1-B2 eta A2 mailakoak dira. Lehenengoan bi aukera daude. Alde batetik, astean 4 egunekoa, 15.15etik 16.45era, eta bestetik, astean 3 egunekoa, 15.00etatik 17.00etara. Bietan, 200 eskola-ordu ere izango dira. A2 mailakoan, astean bi egun dira, 18.00etatik 21.00etara.

Ziurtatuta dauden talde horiez gain, maila guztiak ere eskaintzen dira, eta astean 4 edo 5 egun izan daitezke, hiru ordukoak, bi ordukoak edo ordubete eta erdikoak. Goizez, arratsaldez eta gauez egiteko eska daiteke, eta euskara ezer jakin gabe matrikulatzeko aukera ere badago. Dena den, taldea osatzeko, gutxienez, 8 pertsonak eman beharko dute izena.

Matrikula egin edo informazio gehiago jaso nahi duenak, Murgiako udaletxeko Musika Eskolara, Izarrako udaletxean dagoen liburutegira edo Zigoitiko udaletxeko kultur etxera jo beharko du. Bestela, 616 181 173 telefonora ere dei dezake, eta Josuz galdetu. Azkenik, horretarako baldintzak betez gero, ikasleek udaletxearen beka jaso dezakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Abian jarri dute euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina, Zuian, Zigoitian eta Murgian