Liburuak idazleek bakarrik idatzi ditzakete? Ala printzipioz literaturaren arloarekin zerikusia ez duten pertsonak ere kalitatezko nobela bat egiteko gai dira? Eztabaida hau aspaldi sortu zitzaidan. Horrelako proiektuei ezin die edonork aurre egin, baina lanbide bakarra eta beti zeregin berbera edukitzea aspergarria izateaz gain, ez da batere aberasgarria. Sorkuntzari ateak jartzea? Ez dut uste zentsua duenik.
Publicidad
Kalitate handiko eleberriak edo kalitate gabekoak egin daitezke, hori bai, baina kultura eta sortzaile berriei uko egitea ez da jarrera ona. Kritikak etorriko dira, onak ala txarrak, baina liburua irakurri ondoren egin behar dira. Ideia hau burura datorkit maiz. Batez ere, musikari batek liburu bat aurkezten duen bakoitzean. Kontrakoa, disko bat ateratzen duen idazlea, ez da hain arrunta. Aktore abeslaria, edo hobeto esanda, antzeztu eta kantari trebea den pertsona, ohikoagoa da. Baita errespetagarriagoa. Izan ere, bi arte horien arteko lotura nabaria da.
Harira. Duela aste gutxi batzuk Zahara abeslariak 'Teoría de los cuerpos' izeneko poema liburua atera zuen. Ez da lehenengoa. Duela bi urte baino gehiago, nobela bat atera zuen, 'Trabajo, piso, pareja'. Egunerokotasuna eta sentikortasuna bateratzen dituen istorio bikaina. Berehala irakurtzen duzun horietakoa gainera. Kontua da berarekin hitz egiteko aukera izan nuela orduan. Egin nion elkarrizketan polemika horri buruz hitz egin genuen. Eta bere erantzunak hausnarketa egitera behartu ninduen. Idatzitakoa argitaratzearen beldur zen. Eleberrigileek arbuioak jasoko zituela uste zuen. Eta handik hona erantzun berbera jaso dut abeslari batekin honi buruz mintzatu naizen bakoitzean.
Imajinatu eleberria ateratzeko behar den 'ausardia' ez duela inoiz lortzen. Zaharak, edo beste edonork, arazo orokorragoa baita. Ikuspegi bat galduko genuke, istorio bat. Eta hausnarketa honentan murgiltzen naizen bakoitzean izen propio bat agertzen da beti. Bob Dylan. Abeslaria, poeta eta, azken finean, artista. Izan ere, bere kantetarako egindako letrak -edo hobeto esanda, olerkiak- izan ziren Nobel saria irabaztearren errudunak. Beraz, azkenengo galdera. Oraingo honetan, erretorikoa: ez al dira ba abestiak poesiak?
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.