Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paloma Rodríguez Miñambres
Lunes, 26 de abril 2021, 20:35
Iñaki Irisarriren lehen eleberriari abentura klasikoen usaina dario. Eszenatokia Napoleonek Espainia inbaditu zuenean kokatuta dago; zehazkiago, Nafarroan, 1811n. Hortxe ezagutzen dugu Babil, 16 urteko mutil mutua, frantsesek aita hil dutelakoan, mendeku gisa, gerrillariekin joaten dena. Txarro eta Laurel kideekin elkartzen da bidelapur baten bila. Zeregin horretan traizioak, misterioak, ezustekoak… azaltzen dira, osagai horiek jakin-mina piztu eta aurrera eramaten dutelarik kontakizuna.
Iñaki Irisarri Elkar. 136 orr. 15,50 euro (epub, 8,40)
Idazleak gogoko gaia aukeratu duela antzematen da eta entretenigarria suertatzen da kontatzeko era. Istorioaren gorabeherak ondo jarraitzen ditu irakurleak; batetik, zortzi kapituluko egitura argia duelako liburuak eta, bestetik, pertsonaiek pentsatzen eta sentitzen dutenaren berri narratzaile orojakileak ematen duelako.
Abenturazko literatur generoan ohikoa den moduan, pertsonaien garapen psikologikoa ezaugarri argiekin deskribatzen du autoreak; Babil mutikoaren inguruan kontrajartzen dira beste bi protagonisten izaerak: Laurel, kultura gehiago duena, ilustratua eta behatzen duen errealitate gordinaren gainean hausnarketa egiten duena. Txarro, letragabea, fededuna, oldarkorra eta indarkeria erabiltzeko beti prest agertzen dena. Biek funtzionatzen dute maisu gisa Babelentzat, bizitzaren argi-ilunak konprenitzen eta heldu bilakatzen laguntzen diotenak.
Pertsonaiek bizi dituzten pasadizoetan gai unibertsalak islatzen dira: gerraren bidegabekeria, erlijioaren boterea, diru-gosea, zitalkeria, gerratik urrun dagoen bizimodu lasai baten ametsa, emakumeen kontrako bortizkeria, besteak beste. Hori guztia adierazteko hizkera zaindua darabil idazleak.
Oraindik gure artean dugun pandemia garaian eskertzekoa izan daiteke nahiko irakurlerentzat iraganera bidaia egitea eta Iñaki Irisarrik kontatzen duen istorioaren konplize bihurtzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.