Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Viernes, 25 de agosto 2023
Abentura erraldoia' filma ostiral honetan estreinatu da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Horrela, publiko orokorrari bideratua dagoen film perutarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Eta zein da pelikularen sinopsia? Tira, zertzelada batzuk kontatuko ditugu: Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.
Esan bezala, filmaren estreinaldia euskaraz ostiral honetan izan da. 80 minutuko iraupena du eta generoa animazioa da. Eduardo Schuldt zuzendariak gidatu du beraren gidoi eta Sandro Venturarekin elkarlanean.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko den zazpigarren filma da, 'Superheroien familia', 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria' eta 'Alan giza antena' lanen ostean.
«Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko» helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programak, eta «haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz» arduratzen da, «zinemagintzan euskararen hedapena» bultzatzearren. Zinema Euskaraz ekimenak euskara kultur komunikaziorako tresna gisa bultzatu nahi du, eta horren erabilera aisialdian ere normalizatu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren programak bost bide jorratzen ditu: areto komertzialetako estreinaldiak, DVDak merkaturatzea, aipatutako webguneetako streaming emanaldiak, herrietako aretoetako emanaldiak eta ikastetxeekin egindako lana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.