NAHIKARI CAYADO
Sábado, 29 de mayo 2021, 23:11
Durangaldean geroz eta gehiago dira bizikleta bere egunerokotasunean erabiltzen duten herritarrak. Horren eredu da eskualdeko Mankomunitateak apirilean martxan jarritako '30 egun bizikletan' erronkak izandako emaitza. Jakinarazi dutenez, guztira, 39 pertsona eta hamar bat erakunde erregistratu dira Durangaldeko lantaldean eta 9.250 kilometro egin dituzte txirrinean. Beraz, 2.535 kg CO2 isurtzeari utzi diote. Ekimena entitateak sustatutako 'Durangaldea Estrategia: Lehen CFC Lurraldea - Cycle Friendly Employer' proiektuaren barruan kokatzen da.
Publicidad
CFE ziurtagiria Europako Txirrindularien Federazioak Europa mailan sustatuko proiektu baten parte da. Proiektu horren helburua da, entitatearen esanetan, lantokiak egokitzea egunero lanera bizikletan joaten direnen beharrei erantzuteko, eta mugikortasun mota hori sustatzen duten enpresei aintzatespena egitea. Mankomunitateak bizikleta eta mugikortasun aktiboa sustatzearen aldeko apustua egin du, eta aurreko urtean CFE ziurtagiria duen lehen erakunde publiko bihurtu zen.
Era berean, Durangaldeko Mankomunitateak sustatutako proiektua Bizkaiko bizikletaren erabilera sustatzeko estrategian sartzen da. Estrategia horrek Bizkaiko Foru Aldundia du buru, eta ondorengo erakunde hauen laguntza ere badu: Orbea, Deustuko Unibertsitatea, Bredako Unibertsitatea (Herbehereak), Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Mankomunitatea bera.
'30 egun bizikletaz' ekimenak Decathlon, Cafés Baque eta Orbea enpresen laguntza izan du. Izan ere, apirilean guztira 15 ibilbide edo gehiago -bizikletaz egindako joan-etorriak guztiak- erregistratu ziren 'Durangaldea' taldean. Eta bertan parte hartu zuten pertsona guztien artean hainbat zozketa egin ziren, material-sorta ezberdinekin. Horien artean, Decathlonen bizikleta aurkitzen da, Jon Ander Martxali egokitu zaiona. Herritar horrek 36 ibilbide eta 180 kilometro egin zituen egunero lanerako joan-etorrietan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.