Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
7.000 osasun langile hil dira nazioartean koronabirusaren ondorioz

7.000 osasun langile hil dira nazioartean koronabirusaren ondorioz

Datuak Amnistia Internazionala erakundeak eman ditu ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 7 de septiembre 2020, 18:45

7.000 osasun langile hil dira nazioartean koronabirusaren ondorioz. Horien gehiengoa Mexikon zendu dira, hau da, 1.320 profesional inguru. Bigarren postuan, aldiz, Estatu Batuak daude 1.077 langilerekin eta Erresuma Batuan beste 649 heriotza erregistratu dira. Laugarren eta bosgarren tokian Brasil eta Errusia daude, 634 eta 631 kasurekin, hurrenez hurren. Datuak Amnistia Internazionala erakundeak eman ditu aditzera.

Era berean, heriotza ugari egon dira beste zenbait herrialdetan, hala nola, India (573), Hego Afrika (240), Italia (188), Peru (183), Iran (164), eta Egipto (159). Nahiz eta Espainiar Estatuan eta Frantzian heriotzak gutxiago izan, datuak ere nahiko kezkagarriak dira. Lehendabizikoan 63 osasun langile hil dira, eta, Frantzian, berriz, 27.

Azterketa hori burutzeko Amnistia Internazionala erakundea koronabirusaren pandemian adituak diren pertsonekin elkarlanean aritu da. Hala, egunero osasun langileen heriotzekin zerikusia duten datuak ikuskatzen ditu, hainbat informazio iturri ezberdinetatik datozenak, alegia. Batez ere medikuntza erakunde esanguratsuetatik eta nazioarteko hedabide garrantzitsuetatik hartutako informazioa kudeatzen du GKEak.

Amnistia Internazionala nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) da, Londresen kokatuta dagoena. Erakundeak batez ere ekintza ezberdinen bitartez giza eskubideen zapalkuntza ekiditea du xede. Horretarako hainbat esparrutan ikerketak burutzen ditu, eskubide horien urraketa pairatzen duten pertsonengatik borrokatuz eta justizia eskatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 7.000 osasun langile hil dira nazioartean koronabirusaren ondorioz