Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zerbait gertatu zenetik berrogeita hamar urte betetzen dira, hedabideetan lan egiten dugunok ez dugu kale egiten: badugu zertaz idatzi edo hitz egin. Horregatik aipatzen da egunotan hainbestetan Parisko maiatzaren 68 urrun hura, gehienetan gertakizun haiek su artifizialen pareko izan zirela adierazteko, gertatu zena gutxiesteko.
Eta bai, zalaparta hura bukatu zenean, politikak (ia) bere hartan jarraitu zuen eta boterean zegoen eskuina indarturik atera zen hurrengo hauteskundeetan. Maiatz hark ez zuen politika aldatu, ez berehala behintzat. Baina askoren bizitza aldatu zen eta aldaketa-uhin hura ez da oraindik bukatu.
Gaur gure kaleak asaldatzen dituztenak hirurogei hartako seme-alabak dira jubilatuen kasuan, bilobak emakumeei dagokionez. Politika gizartearen aparra da eta batzuetan goitik behera eraldatzen da, beste askotan behetik gora. Eta duela berrogeita hamar urte landatu ziren hazi batzuk loretan daude oraindik.
Autoritarismoaren kontrako kritika, naturarekiko errespetu ekologikoa, sexualitate askeagoa, aisialdiaren garrantzia, gizon eta emakumeon arteko berdintasunerako bidea. Guztiak izan ziren ideia berriak momentu hartan, guztiak erabat hedatuak gaur egun, are orduan gaitzesten zituztenen artean.
68 hura pasatu eta gero, segurtasuna eskuinarekin lotzen zutenek atzera egin zuten, aspaldikora, era horretan hazia deuseztatuko zutelakoan. Baina haziak han jarraitu zuen, lozorroan baina bizirik, are orduan gaurkoa landatu eta gero ukatu egin zutenen gogoaren kontra.
Ez da beti berdina ideia berri baten edo zaharberritu baten ibilbidea. Batzuetan gutxi batzuengan gelditzen da, zabaltzeko ahalmenik gabe. Beste batzuetan, putzura botatzen den harria bezalaxe, hasieran zirkulu sakon eta txikiak sortzen ditu, azkenean zirkulu zabal eta ahulak. Horretan gaude gaur, agian harri berri baten premian.
Beharbada bota dute dagoeneko putzuaren azala aldatuko duen harria eta gehienok ez gara oraindik enteratu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.