UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 17 de junio 2021, 21:30
24.000 urtez izoztuta egon den errotifero bat berpiztu dute. Hauxe Siberian (Errusia) izoztuta egon den animalia mikroskopiko urtarra da. Herrialde honetako Lurzoruaren Zientzietako Arazo Fisiko-kimiko eta Biologikoen Institutuko ikertzaileek eman dute azterketa aitzindari honen berri.
Publicidad
Horrelako aurkikuntzak harrigarriak dira, bai, baina desizozteek ere okerrenaren beldur izatea eragiten digute, are gehiago pandemiak gure bizitzetan eragin duenaz jabetuta. Izan ere, 2016. urtean, Bigarren Mundu Gerran kutsatutako elur-orein batek eragindako antrax agerraldi batek Siberiako ehun pertsona baino gehiagori eragin zien, baita zenbait oreini afektatu ere. Karbunkoa, antrax gaiztoa izenarekin ere ezaguna dena, Bacillus anthracisak eragindako gaixotasun larri eta oso kutsakor bat da. Bakterio hori ugaztunen artean zoonosi bidez transmititzen da, eta historikoki agente beliko gisa erabili izan da, oso arriskutsua baita. Gauzak horrela, beldurra ematen du pentsatzeak Permafrosten edo glaziarretan mikrobio eta beste zomorro arriskutsuak egon daitezkeela, klima-aldaketarekin berpiztean egoera jasanezin bihur dezaketenak.
Errotiferoaren berpizkundearen azterketa Current Biology aldizkari zientifiko esanguratsuan argitaratu da, baita animalia hori bizirik mugitzen ikusten den ikus-entzunezkoa ezagutzera eman ere. Lana Errusiako Basic Research Foundationek sustatua izan da, Estatu Batuetako Energia, Zientzia, Biologia eta Berrikuntza Saileko Genomikako Zientzien Programak diruztatu duelarik.
Errotiferoa esnatu eta horrek bizirik jarraitzea ahalbidetu dute zientzialariek. Errotiferoa bizirauteko gai izateaz gain, ugaltzeko ere kapaza izan da. Animalia espezie hau belloideen ohiko ugalketa asexualaz baliatu da horretarako, partenogenesiaz, alegia.
Errotiferoak bereziki erresistenteak omen dira. Hala, egun arte zientziak bazekien 10 urtez izoztuta eman ondoren, berriro ere bizitzeko gai zirela, baina, ez, ordea, 24.000 urte izoztuta egon ondoren. Animalia espezie honek oxigeno zein elikagai-ezari kontra egiteko gaitasun ikaragarria dauka. Zehatzago esanda, errotiferoek baldintza latzetan, kriptobiosi-egoeran sartu eta prozesu metaboliko guztiak bertan behera uzteko gai dira. Era berean, tenperatura baxuei aurre egiteko mekanismo biokimiko erabat eraginkorrak aurkezten dituzte.
Publicidad
Nazioarteko zientzialariek txalotu egin dute egitasmoa. Hortaz, Artikoan beste bizidun kriptobiotikoen bila jarraituko dutela adierazi dute azterketa gauzatu duten zientzialariek, izotzetan bizirauteko ezinbestekoak diren mekanismo biokimikoak zeintzuk ote diren argitzeko helburuarekin.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.