Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Errotiferoa bizirik mugitzen ikusten den ikus-entzunezkoa ezagutzera eman dute. CURRENT BIOLOGY
24.000 urtez izoztutako errotifero bat berpiztu dute. Desizozteak arriskutsuak al dira gizakientzat?

24.000 urtez izoztutako errotifero bat berpiztu dute. Desizozteak arriskutsuak al dira gizakientzat?

Hauxe Siberian (Errusia) izoztuta egon den animalia mikroskopiko urtarra da, baina beldurra ematen du pentsatzeak Permafrosten edo glaziarretan mikrobio eta beste zomorro arriskutsuak egon daitezkeela, klima-aldaketarekin berpiztean egoera jasanezin bihur dezaketenak

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 17 de junio 2021, 21:30

24.000 urtez izoztuta egon den errotifero bat berpiztu dute. Hauxe Siberian (Errusia) izoztuta egon den animalia mikroskopiko urtarra da. Herrialde honetako Lurzoruaren Zientzietako Arazo Fisiko-kimiko eta Biologikoen Institutuko ikertzaileek eman dute azterketa aitzindari honen berri.

Horrelako aurkikuntzak harrigarriak dira, bai, baina desizozteek ere okerrenaren beldur izatea eragiten digute, are gehiago pandemiak gure bizitzetan eragin duenaz jabetuta. Izan ere, 2016. urtean, Bigarren Mundu Gerran kutsatutako elur-orein batek eragindako antrax agerraldi batek Siberiako ehun pertsona baino gehiagori eragin zien, baita zenbait oreini afektatu ere. Karbunkoa, antrax gaiztoa izenarekin ere ezaguna dena, Bacillus anthracisak eragindako gaixotasun larri eta oso kutsakor bat da. Bakterio hori ugaztunen artean zoonosi bidez transmititzen da, eta historikoki agente beliko gisa erabili izan da, oso arriskutsua baita. Gauzak horrela, beldurra ematen du pentsatzeak Permafrosten edo glaziarretan mikrobio eta beste zomorro arriskutsuak egon daitezkeela, klima-aldaketarekin berpiztean egoera jasanezin bihur dezaketenak.

Errotiferoaren berpizkundearen azterketa Current Biology aldizkari zientifiko esanguratsuan argitaratu da, baita animalia hori bizirik mugitzen ikusten den ikus-entzunezkoa ezagutzera eman ere. Lana Errusiako Basic Research Foundationek sustatua izan da, Estatu Batuetako Energia, Zientzia, Biologia eta Berrikuntza Saileko Genomikako Zientzien Programak diruztatu duelarik.

Errotiferoa esnatu eta horrek bizirik jarraitzea ahalbidetu dute zientzialariek. Errotiferoa bizirauteko gai izateaz gain, ugaltzeko ere kapaza izan da. Animalia espezie hau belloideen ohiko ugalketa asexualaz baliatu da horretarako, partenogenesiaz, alegia.

Errotiferoak bereziki erresistenteak omen dira. Hala, egun arte zientziak bazekien 10 urtez izoztuta eman ondoren, berriro ere bizitzeko gai zirela, baina, ez, ordea, 24.000 urte izoztuta egon ondoren. Animalia espezie honek oxigeno zein elikagai-ezari kontra egiteko gaitasun ikaragarria dauka. Zehatzago esanda, errotiferoek baldintza latzetan, kriptobiosi-egoeran sartu eta prozesu metaboliko guztiak bertan behera uzteko gai dira. Era berean, tenperatura baxuei aurre egiteko mekanismo biokimiko erabat eraginkorrak aurkezten dituzte.

Nazioarteko zientzialariek txalotu egin dute egitasmoa. Hortaz, Artikoan beste bizidun kriptobiotikoen bila jarraituko dutela adierazi dute azterketa gauzatu duten zientzialariek, izotzetan bizirauteko ezinbestekoak diren mekanismo biokimikoak zeintzuk ote diren argitzeko helburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 24.000 urtez izoztutako errotifero bat berpiztu dute. Desizozteak arriskutsuak al dira gizakientzat?