Borrar
Helburua plastikoaren kutsadurari amaiera ematea da. Afp
2025. urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatuko ditu Txinak

2025. urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatuko ditu Txinak

Egun, herrialde honetan kontsumitutako plastikoen %75ak ibaietan amaitzen du

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 24 de enero 2020, 21:51

2025. urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatuko ditu Txinak. Izan ere, egun herrialde hauxe da nazioarteko plastiko ekoizle nagusia. Txinako ibairik handienera esaterako, Yangtsera, 3 minutuero 6 milioi mikroplastiko jaurtitzen dituzte. Era berean, herrialde honetan kontsumitutako plastikoen %75ak ibaietan amaitzen du. Datuok World Economic Forumek iragarri zituen duela egun batzuk.

Hori dela bide, txinako agintariek egitasmo bat jarri dute abian, plastikoaren kutsadurari amaiera emateko asmoz. Hala, esan bezala, erabilera bakarreko plastikoak mugatzea bilatuko dute. Neurri hauxe urte honen amaieran jarriko da martxan eta erabaki honen helburu nagusiak 2025. urterako emango direla baieztatu zuen gobernuak.

Aipatu bezala, Txina erabilera bakarreko plastikoen erabiltzaile nagusia da. Herrialde honek nazioartean erabiltzen diren material hauen herena produzitzen du. Zehatzago esanda, ekoizten duten materialen gehiengoak mendebaldean bukatzen du. Mila milioi herritar baino gehiago aurkezten dituen Txinak produktu hauexek deuseztatu nahi izatea, aurrerapauso ikaragarria da ekologismoari eta aldaketa klimatikoari dagokienez.

Dena den, egitasmoa gradualki jarriko du martxan, herrialde honetako zonaldeen artean ezberdintasun asko baitaude. Izan ere, herrialdearen zati handi bat nekazaritza tradizionalera dedikatzen den bitartean, Shanghai, Pekin eta Shenzhen bezalako hiriek 15 milioi biztanle baino gehiago aurkezten dituzte. Lehendabizi, oinarrizko tresnekin eta plastikozko poltsekin abiatuko dute egitasmoa. Ondoren, mezularitzan erabiltzen den plastikozko enbalajetara igaroko da debekua. Dena den, ingurumenaren aldeko ikuspuntua gero eta hedatuago dago txinatarren artean, mendebaldeko gizartean egun hain garratzitsuak diren ideia hauexek Txinan barrena zabaldu baitira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 2025. urtetik aurrera erabilera bakarreko plastikoak debekatuko ditu Txinak