![E3 2021: zer da eta zeintzuk izan dira aurtengo aurkezpen hoberenak?](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202106/22/media/cortadas/e3-bideojokoa-kGGB-U140789616417hFG-1248x770@El%20Correo.jpg)
![E3 2021: zer da eta zeintzuk izan dira aurtengo aurkezpen hoberenak?](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202106/22/media/cortadas/e3-bideojokoa-kGGB-U140789616417hFG-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Miércoles, 23 de junio 2021, 11:01
Munduko bideo-jokoen konferentzia handiena bukatzean aje galanta izaten dute zaleek kaleratu berri diren albiste guztiak bereganatzeko. Urtero Electronic Entertainment Expo (E3) konbentzioa ospatzen da Los Angeles hirian, Kalifornian. Bertan, joko berrien zein industrian emandako berrikuntzen inguruko erakusketak plazaratzen dituzte sektoreko enpresa ezberdinek. Jokoen teknologia berriak aztertu eta kaleratzeko dauden bideo-joko nagusiak aurkezten dira ofizialki. Aurtengo ekitaldia hilaren 12an hasi zen eta hilaren 15ean amaitu, nahiz eta ostiralera arte hainbat ekintza berezi egon diren.
Enpresa bakoitzak haren eguna eta ordua izan ohi du jaialdian eskuartean duten proiektuak plazaratzeko. Ikuskizun handia egon da aurtengo jaialdian, nahiz eta formatu digitalean gauzatu izan. 2020ko E3a bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz eta badirudi hori dela eta aurten pasio handiarekin jarraitu dutela zaleek ekitaldia, 3 milioi bat pertsona izan baitzituen jaialdiak haren azken egunean.
Honako ikustaldia Nintendo enpresak bereganatu zuen, hainbat berrikuntza aurkeztu zituelako. Super Mario pertsonaia ospetsuaren sortzaileak Zelda sagaren azken jokoaren jarraipena kaleratu du: 'The Legend of Zelda: Breath of the Wild II'. Era berean, familia arteko jolasak bilatzen dituztenentzat 'Just Dance 2022' bideo-jokoa ere aurkeztu zuten, 40 bat abesti izango dituena beregain horiek dantzatzeko. Honetaz gain, 'Metroid Dread' jokoa ere aurkeztu zuten, Samus pertsonaiaren jarraipen berria.
Antzinako sagen jarraipena modan egonda, XBOX konpainiak ere antzinako jolasen berpizkundearen alde egin du. 2.3 milioi jarraitzailek bizi zuten ekitaldia eta albiste esanguratsuena 'Halo Infinite' jolasaren aurkezpena izan zen. Maisu Nagusia protagonista bueltan da, eta enpresak jolasaren online formatua nabarmendu zuen batez ere, erabat debaldekoa izango baita.
Ubisoft enpresak ere zeresana sortu zuen ekitaldian, nola ez haren joko nagusia den 'Far Cry' jolasaren jarraipen berri bat kaleratuta: 'Far Cry 6'. 1.4 milioi jarraitzailek ikusi zuten zuzenean haren saga gogokoenaren trailer berria.
Gainera, duela gutxi konpainiak jolasaren kaleratzea 2021eko urriaren 7rako iragarri dute, hainbat atzerapenen ostean. Izatez, bideo-joko berria otsailaren 18an zen kaleratzeko, baina ez zen data bete.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.