Borrar
Ostiraletik, maiatzak 5, igandera bitartean 8 urtetik, 10 urtetik, 12tik eta 14tik beherakoen kategorietako lehiakideak izango dira nor baino nor bertan. ARABAKO FORU ALDUNDIA
1.300 kirolarik parte hartuko dute Araba Rugby Cupen XIII. edizioan

1.300 kirolarik parte hartuko dute Araba Rugby Cupen XIII. edizioan

Izan ere, Espainiatik nahiz Frantziatik ailegatutako 28 klubetako 85 talde bilduko dira asteburu honetan Lakuako 03 kirol-instalazioetan (Sansomendi)

Unai Sarriugarte

Viernes, 5 de mayo 2023, 10:22

1.300 kirolarik parte-hartuko dute Araba Rugby Cupen XIII. edizioan. Izan ere, Espainiar Estatutik nahiz Frantziatik ailegatutako 28 klubetako 85 talde bilduko dira asteburu honetan Lakuako 03 kirol-instalazioetan (Sansomendi). Ostiraletik igandera bitartean, maiatzaren 5etik 7ra, 8, 10, 12 eta 14 urtetik beherakoen kategorietako lehiakideak izango dira nor baino nor bertan.

Orotara 23 partida jokatuko dituzte, 2023ko kopa irabaztea erronkatzat hartuta. Baina, talde hauexen lorpena sinbolikoa izango da, garaikurra ez baitu partida gehien irabazten duen taldeak eskuratuko, errugbian kirolaren balioak ondoen errespetatzen dituenak baizik.

2009. urtean jaio zen Araba Rugby Cup lehiaketa, jai-giroan errugbiaz gozatzeko eta kirolaren balioetan hezteko eskolen arteko topaketa gisa. Hori dela medio, aurtengo edizioan ere lehiaketaren antolatzailea den Gaztedi klubak balio horiek ondoen errespetatzen dituen kluba aintzatetsiko du. Sarituko dituzten balioen artean arerioarekiko, epaileekiko eta instalazioekiko errespetua nabarmendu daitezke, baita zaletu begirunetsuenak izatea ere.

Horrez gain, txapelketa honek errugbiaren ikusgarritasuna areagotu nahi du, parte-hartzea sustatuaz. Era berean, arbitraje-prestakuntza bultzatzen du, boluntariotzako espazio bat irekiaz. Hitz gutxitan, lurralde historiko honi proiekzio nazionala eta nazioartekoa ahalbidetzen dion egitasmoa dugu Araba Rugby Cup.

Taldeen artean honakoak ditugu: Ñandú (Tenerife), Elorrio Rugby Taldea (Elorrio), UPV- Estudiantes (Valentzia), Arquitectura Rugby (Madril), Hernani Club Rugby Elkartea (Hernani), Palencia Rugby Club (Palentzia), Covadonga Rugby (Covadonga), Rugby GEiEG (Girona), Rugby Club Ponent (Mallorca), La única (Iruñea), Gijón Rugby Club (Gijón), Olímpico Pozuelo (Pozuelo de Alarcón), Fuencarral (Madril), San Isidro (Madril), Belenos Rugby Club (Avilés). All Rugby (Llanera), UNI Bilbao (Bilbo), CDE Alcorcón (Madril), Despega Llanes (Llanes), Rugby Club Rioja (Logroño), Kaleido Vigo Rugby (Vigo), Tatami Rugby Club (Valentzia), Atlético San Sebastián Rugby (Donostia), Rugby Unión Norte: Sutileza Rugby Club, Unión Rugby Besaya, Camargo Rugby Club y Miengo Rugby Club (Kantabria), Real Oviedo Rugby Club (Oviedo), Ciboure Rugby Club (Ziburu), Nerbioi Rugby Elkartea (Amurrio) eta Gaztedi RT (Gasteiz).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 1.300 kirolarik parte hartuko dute Araba Rugby Cupen XIII. edizioan