Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Martes, 28 de noviembre 2023, 18:21
Udalerri Euskaldunen Mugimendua, UEMA, etengabe ari da hazten. Izan ere, Hondarribiko Udalak kide berri izatea eskatu du, eta, beraz, Gipuzkoako herria 104. udalerria bihurtuko da. Modu horretan, UEMAk abenduaren 16an egingo duen urte amaierako batzar nagusian, Orion, beste hainbat konturen artean, UEMAko kide izateko eskaera berriak aztertuko dituzte batzarkideek. Eskaera horiek onartuta, Hondarribia Udalerri Euskaldunen Mugimenduko kide bihurtuko da. Guztien artean, 100 udalerrien langa gainditu ondoren, 322.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.
Hondarribia Gipuzkoa ipar-ekialdeko herria da. Txingudiko badiaren mendebaldean dago kokatuta, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekuan eta Lapurdirekiko mugan. 16.904 biztanle ditu, eta euskaldunen indizea %72,8 da. Dena dela, mugakide dituen Irun eta Hendaiarekin batera 90.000 biztanleko metropoli-eremua osatzen du Txingudin, eta hor gaztelaniaren eragina nabarmena da.
Azken datu soziolinguistikoen arabera, udalerri euskaldunen lurgunera gehitzen ari diren hainbat udalerriren tipologian bete-betean sartzen da Hondarribia: ezagutzak gora egin duenez gora egin du euskaldunen indizeak ere, eta hori %70etik gorakoa denez udalerri euskaldunen multzoan dago orain Hondarribia. Baina euskara dakiten herritarren zati handi batentzat euskara ez da ohiko lehen hizkuntza, eta horrek gero eragin handia du erabileran eta hizkuntza-ohituretan, bai etxean eta baita kalean ere. Horregatik, erabileran ere eragiteko, giltzarria da herritarren ahalduntzea eta kontzientziazioa, eta horretan UEMAren lana eta esperientzia bidelagun hartu nahi izan ditu Hondarribiko Udalak atzo hartutako erabakiarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.