Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gizakiaren ibilbidea oinarrizko arau batzuen bidez antolatzekoa izan da gizaldietan zehar. Bizikidetza lortzeraino ahalegintzekoa, hain zuzen. Indartsuenaren menpeko izatetik lege bidezko gizartera jotzekoa. Bizitzari eta norbere zein gainerakoen osotasun fisikoari dagokion balioa aitortzekoa. Gertuenekoa zaigun eremuan asko aurreratu da azken mende erdian edo, nahiz eta, ... mundu honi dagokion lez, ezer ez den zeharo borobila. Gabeziak egon badaude, ez nolanahikoak askotan. Baina ezin da aurreratutakoa gutxietsi, aintzat ez hartu.
Gizarte orotan ez da basapiztirik falta, baina. Horietakoak dira emakumezkoenganako indarkeria baliatzen dutenak. Eraso sexualak dira jokabide ustel horien arteko muturrekoenetakoak. Urtea hasi zenetik 20 andrazko bortxatu dituzte Bizkaian, iaz epe berean baino sei gehiago. Bestelako delitu garrantzitsuenak beheraka ari diren artean, izaera sexualekoen joera alderantzizkoa da. Eta horiek eragindako izu, samin eta aztarna zuzenean biktimek jasaten duten arren, gizarte osoak sentitu beharko luke bere moduan, bat egite ezin zabalagoak baino ez dituelako horrelakoak behingoz galaraziko.
Asko dago egiteko. Hezkuntza mailan, noski. Baina, hortik tiraka, baita beste hainbatetan ere. Emakumezkoaren gorputzaren etengabeko merkantilizazioa eredu bihurtu dutenei dagokienean, esaterako. Eta horri atxikitako eguneroko hainbat jokamolderi lotutakoetan. Nekerik gabekoa behar du berdintasunaren eta elkarren arteko errespetuaren aldeko borrokak, andrazkoen askatasuna guztiz babestekoak. Oraingoz, eraildako eta erasotutakoen zenbatekoa porrotaren adierazle da, nahi eta ezinarena.
Premiazko gai asko dago mahai gainetan, agintari politikoenetan zein askotariko eragileenetan. Baina emakumezkoen aurkako erasoak eragozteko askoz eraginkorragoa izatea da, zalantza barik, horietako bat. Erailketen eta bortxaketen berri emateak ezin du ohiko izaten jarraitu. Gizarteari behin eta berriz mobilizatzea dagokio hori lortu arte. Etsi gabe. Arazo honi lehen mailako agerikotasuna emanda, andrazkoak gutxiesteko jokabideak errotik eragotzita, berdintasuna eta askatasuna eguneroko ikurtzat sendo hartuta. Luzaroan eraikitzen joandakoa bera delako auzitan dagoena.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.