Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri

Bihar-etzi

Estatutu berriaren norabidea zehaztu eta gero berau mamiz osatzeko sasoia dator, eta horretan hasiak dira alderdi politikoak. Adostasun zabalek urrun ematen dute oraingoz, baina saiatzen jarraitu beharra dago; euskal gizartearen gurari nagusiak ardatz hartuta

Abuztua amaitutakoan ostera ekin zaio Estatutu berri bat adosteko zereginari. Izan ere, autogobernu lantaldeak aurreko astean erabaki zuen alderdiek oraintsu izendatutako bost adituek testu artikulatua zehazteko zein lan-metodologiari jarraitu beharko dioten, jatorrian EAJk eta EH Bilduk adostutako oinarri eta printzipioei helduta. Honako bozketa guztietan ... alderdi abertzaleek bat eginda ekin zioten, eta Elkarrekin Podemos hiritarren eta emakumeen eskubideen oinarrietan gehitu zitzaien. Azkenean, lan ildoa hiru horiek zehaztu dute, sozialisten abstentzioarekin eta PPren aurkako jarrerarekin.

Publicidad

Orain, zortzi hilabete inguruko epea zabaltzen da lantaldeari autogobernua eguneratzeko lege-proposamenaren hasierako testua helarazteko, ondoren Legebiltzarrak behin betiko eztabaida abia dezan. Horretan ariko dira datorren udaberrira arte Mikel Legarda, Iñigo Urrutia, Arantxa Elizondo, Alberto López Basaguren eta Jaime Ignacio del Burgo, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PSE- EEk eta PPk proposatuta, hurrenez hurren.

Aldi berean, egunotan aurreratu denez, arlo honetan jada lortutako adostasunak zabaltzea eskatuko du Iñigo Urkullu lehendakariak datorren ostegunean egitekoa den politika orokorreko Legebiltzarreko eztabaidan, eta Estatuari bere aniztasuna aintzat hartzeko eta Euskadiren errealitate nazionala aitortzeko deia egingo dio. Bere aburuz, euskal autogobernuak «erreferentziazko balio historikoa» eta hainbat potentzialtasun ditu, eta hori oinarri hartuta haztea da dagokiona, belaunaldi oso baten beharrizanei erantzuteko anbizioak bultzatuta. Lehendakariak erakutsia du elkarrizketarako eta bat- egite anitzetan ahalegintzeko borondatea eta, horregatik, arlo honetan egiten duen ekarpena balio handikoa izango da, erabakigarria.

Egonkortasunerako bermea da Urkullu. Aurrera begirakoa anbizioz lantzea eta jardun instituzionala babestea bateragarri direlako. Hala, autogobernu mailako orain arteko ezadostasunek ez dute zertan biko Eusko Jaurlaritza kolokan ipini, honakoa gobernu akordioan eta ondorengo programan aurreikusita dagoelako. Ez delako atzeraezinezko ezer jazo, eta borondate politikoa badagoelako Estatutu berriaren inguruko akordioa zabaltzeko ahalegin guztiak egiteko. Horretarako nahia agertzea ez dagokio bakarrik

EAJri. Sozialistek egundoko ardura dute Espainiako Gobernuan daudenetik. Hasteko, 1979an hitzartutakoa azkeneraino betetzeko eta, hortik aurrera, Estatu egitura nazio izaerako erkidegoen asmo nagusiak aintzat hartuta malgutzeko eta eguneratzeko.

Publicidad

Birzentralizazio asmoak PPren eta Ciudadanosen goiburu bihurtzen ari diren sasoian, PSOEk aukera aparta dauka horiengandik bereizteko, ausardiaz jokatzeko eta Euskadiri begirakoetan lankidetza eta euskal gizartearen oinarrizko asmo partekatuak lehenesteko.

Hitzak baino gehiago behar dira Estatutu berria topagune izan dadin, Gasteiz eta Madrilgo iragazkiak gainditzeko eta herritarren gehiengo oso zabal batek azken akordioa zuzenean onartzeko. Alberto López Basaguren lehen mailako aditua da zuzenbide konstituzionalean eta ezin hobeto ezagutzen ditu bertoko errealitatea zein Estatuaren lurralde egiturak ezinbesteko dituen aldaketak. Mikel Legarda ere izen handikoa da, Jaurlaritzan gai konstituzionaletarako aholkulari izandakoa, transferentzietarako zuzendari ere bai, eta Garapen Autonomiko eta Erreximen Juridikoko gaietako arduradun ohi. Biak dira elkarrizketaren aldekoak, jokoan dagoenaren oso jakitun direnak, eta izan behar du modurik gutxieneko adostasunetarako. Jaime Ignacio del Burgo, aldiz, gehiago da oztopatzeko propio jarritakoa, Nafarroa anitz baten borondatearen alde bakarreko interpretetzat izendatua.

Publicidad

Lanean jarraitzeko ordua da, abiatutakoan sakontzekoa, euskal herritarren borondatea ahalik eta ikuspegi zabal eta aberatsenetik testu artikulatu batean islatzekoa, nazio gisa agertu eta horren ondoriozko autogobernua modu zeharkakoenean zehaztekoa. Bihar- etziko belaunaldiei begirakoa da datozen hilabeteotakoa, lau hamarkadako esperientziaren argitan egitekoa. Akordiorako borondatea erakustea eta praktikara eramatea denei dagokie, gehiengo abertzaleari jakina, baina baita arazo nazionalaz eta horrekin estu lotutakoez zehagazbetasunean dabiltzanei ere, eta bestelako ereduak aldarrikatu arren horiek ahalbidetzeko eta edukiz betetzeko egunerokoan deus egiten ez dutenei.

Aukera aparta da datorrena. Gernikako Estatutuaren jatorrizko gabeziak zuzentzekoa, horretan bete ez direnez jardutekoa eta aurrera begira horrelakoak ezinezkotzekoa, ezker abertzalea behingoz joko-arau partekatuetara eramatekoa, errealismotik abiatuta irudimenez hainbat alde konprometitzekoa, euskal gizartearen ahalik eta argazki anitzena osatzekoa. Estatuko lurralde egituraren inguruko eztabaida ezin da beti atzeratzen ibili, eta bada sasoia XXI. mendeko erronkei nola aurre egin erantzuteko. Agertoki horretan, Estatutu berriak autogobernuan urrats gehiago egiteko balio behar du, egungo errealitate politikoak eta erronkek —bai Espainian zein Europan— ez dutelako antzik 70. hamarkadako bigarren zatikoekin. Euskadik erakutsia du gai dela hainbat arlotan bere buruaren jabe izanda eraginkortasunez eta eredu aurreratuenei jarraituz ekiteko, punta-puntako herrialde gisa jokatzeko. Eta tresna berriak behar ditu bide horretan sakontzeko, akordio eta konpromiso gurutzatuen ondoriozkoak.

Publicidad

EAJk eta EH Bilduk gai izan behar dute Elkarrekin Podemos eta PSE-EE oinarrizkoenetan adostasunera eramateko. Eta azken hauei Euskadiko errealitateari erantzuten asmatzea dagokie, aurretiazko ezezkoak eta betoak bazter uztea, helburua autogobernuan sakontzea dela ez ahaztea, eskubide nazionalak eta sozialak uztartzea, duten indarretik bizikidetzarako esparru partekatu berriak bilatzeko proposamenak egitea. Pedro Sánchezek eta Pablo Iglesiasek badute ekarpen historikoa egiteko aukera, besteentzat eredu izan daitekeena edukiz betetzekoa, Estatu eredua behingoz berritzekoa. Etsigarria litzateke akordio zabalik posible ez dela egiaztatzea. Gizarte honi zor zaio datozen zortzi hilabeteotan hori behingoz ahalbidetzea. Gasteizko Legebiltzarrean gehiengo handiz onartua izateko, eta Madrilen oniritziaren aldeko blokea 176 diputatu baino gehiagok osatzeko. Asko dago jokoan, eta horren araberakoa izan behar du denen lanak, denen borondateak, luzera begirako denen ikuspegiak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad