![Zorionak Kurt Diemberger](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202203/26/media/cortadas/kurt-diemberger-en-el-chogolisa-RI49RAdkU2XkRCMmBVjqZ6L-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Zorionak Kurt Diemberger](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202203/26/media/cortadas/kurt-diemberger-en-el-chogolisa-RI49RAdkU2XkRCMmBVjqZ6L-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zenbaki borobila egin du Kurt Diemberger alpinistak. Joan den astean 90 urte bete zituen. Jaio zen hirian ospatu zuen bere urtebetetzea, Bolonian. Jakin badakizue: Diemberger da bi zortzimilako ezberdinetan lehen igoera historikoa lortu eta gaur egun bizirik dagoen alpinista bakarra.
Kurt Diemberger mendizaleak lorpen handiak egin ditu bere ibilbide profesionalean, baina igota dituen mendi guztien artean bat nabarmentzen da letra beltzez: K2.
1986ko udan, mendizale apartak Chogori mendiaren gailurra (8.611 metro) zapaldu zuen, garai hartan sokakide zuen Julie Tullis alpinistarekin. Gora abiaturik egindako senperrenak alpiniston indarrak ahuldu zituen erabat, eta nekea metatuz joan zen harik eta laugarren kanpamentura berriro heldu ziren arte. Ia 8000 metroan kokatzen den azken babes horretan hainbat lagun elkartu ziren, nork bere beldur, desgaste eta miseriekin.
Eguraldiak ekaitza ekarri zuen eta makina bat egun eman zituzten toki abandonatu hartan. Egoera erabat larriagotu zen, eta han bildu ziren asko ez ziren inoiz ere jaitsi, tartean Julie Tullis laguna. Kurt K2ko kanpamentu nagusira heltzea lortu zuen gero, eta izozketa larriak pairatu behar izan zituen. Hatzamar asko anputatu zizkioten espedizio hartan, eta horiek galtzearekin batera lagun mina ere galdu zuen. Urte asko iragan behar izan ziren Julieren hutsunea desagertu zen arte.
Baina tragedia hori heldu baino lehenago, 1957an, gazte garaian, Hermann Buhl, Markus Schmuck eta Fritz Wintersteller kideekin batera Broad Peak eskalatu zuten lehen aldiz. Estiloa oso aurreratua izan zen: talde txikia, altuerarako zama-eramailerik gabe, eta jakina! oxigenorik gabe. Iraultza izan zen hura, izan ere garai haietan mendi altuetara oso espedizio pisutsu, hornidura material eta pertsonal handiarekin, abiatzen ziren. Haiek ezarri zuten mendiak igotzeko era berria.
Mendi hori igo ostean, Schmuck eta Wintersteller bikoteak Skil Brum (7.410 metro) igo zuen, eta Buhl eta Diemberger Chogolisara (7.688 metro) joan ziren. Azken bi horiek ekaitza batek harrapatu zituen, eta beherako bidean zihoazela, Buhlek erlaitz batera larregi hurbildu zen, hura apurtu eta amildu egin zen betiko.
Tragedia hark ez zuen Diemberger geldiarazi, eta 1960an, Dhaulagirira egin zen lehen espedizioan parte hartu zuen, eta bai eta gailurra lortu ere. Kurt mendizaleak beste lau handi zapaldu zituen: Makalu (1978), Monte Everest (1978), Gasherbrum II (1979) eta aipatutako K2 (1986).
Eskalatzaile mitiko bilakatu da, mendizale guztion onespena jasotzen duena, eta urteak ospatzen segitzen duena. Zorionak!!!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.