Borrar
Juan Diego Martínezek pianoa jotzen du Everesteko gailurrean.
Xelebrekeriak Everesten

Xelebrekeriak Everesten

Jueves, 26 de mayo 2022, 01:14

Everest mendiak ez dauka tokirik mendizaleentzat. Mendizaleok bilatzen ditugun bakardade, espazioarekiko harreman berezia, eta norberaren mugen kokapena zehazkabea ia desagertu baitira bertatik. Gaur egun munduko mendirik altuenak alpinistei gustatzen ez zaizkien kontu guztiak biltzen du.

Aspaldian mendi altuenetara joaten zen jendea espedizio baten barruan joaten zen, talde-lana burutzeko, lagun koadrila batekin mendiaren magia esperimentatzeko, eta ahal izanez gero gailurra poltsikoan etxera bueltatzeko. Ametsa zen espedizioa, lagunak egitea, mendi-abentura izugarria, baina zalantzazkoa beti, normalena izaten baitzen gailurrera ez heltzea, egin beharreko lana eta gastatu beharreko energia itzela baitziren.

Gaur egun hori guztia desagertu da, behintzat hala da Everesten. Hara norbanakoak joaten dira era bakarrean, ez dakit zein herritako lehenengoak izateko, edota anputatuak, edo itsuak, edo diabetikoak, edo gaixoaldi deprimentea pairatzen ari direnak. Bakoitzak bere ametsa dauka, baina heroiak bilakatzeko asmoa gordetzen dute beti. Baina benetako heroiak al dira? Nik ulertu ahal dut Andrea Lanfri mendizalearen kasua. Bere bi hankak titaniokoak dira anputazio larriak pairatu baitzuen meningitis baten ostean. Berak lortu du sekulako ahalegina eginez, bizitza osoan gaixotasun hori gainditu nahian jo eta su egon ostean.

Baina egunotan sekulako lerdokeriak ikusi ditugu bertako kanpamentu nagusian. Gure gizartearen esnobismoa eta eszentrizitatea haraino ailegatu da, eta bere harrokeriak ez du bertako kulturarekiko inolako errespeturik.

Alturako turista horiek oxigeno kantitate neurtezinak erabiltzen dituzte hasieratik, eta sherpa talde bat izaten dute ondoan ezer gerta ez dakien. Baina gero, mila errekor apurtu dituzte, eta herioi bilakatu nahi dute. Dena da errekor, dena da lehena izatea.

Amorru bizian jarri ninduen bereziki mexikar gazte batek (19 urte) Everesten egin zuenak. Piano txiki bat eroarazi zion sherpa bati puntaraino, berak musika pieza bat jo ahal izateko gailurraren puntan. Inoiz jo den musikarik altuena izan da errekor hori, eta gazte lerdoa pozik dago. Lurraren ama esaten zaio Sagarmatar mendiari, jainkoa bizi da han, baina horrek guztiak ez dauka inolako garrantzirik banitatearen aurrean. Mutil horrek dio gainera hainbat errekor apurtu dituela, hala nola, pertsonarik gazteena Everesten aurretiazko aklimataziorik gabe; gazteena Lhotsen gisa berean; eta bi mendi horietara igoaldirik arinean aklimataziorik gabe. Badakizue zer esan nahi duen horrek, ezta? Ia hasieratik nahi beste oxigeno erabili zuela albait arinen joan ahal izateko.

Udaberri honetan makina bat mendizale ibili dira oxigeno kantitate neurtezinak tragatzen mendi batetik bestera joan ahal izateko, leku batetik bestera helikoptero bidaia arinetan, abiadura handian, diru xahutze denigrantea eginez.

Bertako mendietan isiltasuna desagertu da, eta helikopteroen burrunba etengabeak eta hantusteen zaratak dena betetzen dute.

Everest mendi-negozio eder eta errentagarri bilakatu da bertako espedizio-agentzientzat. Diru mordoa irabazten dute heroizitate horiekin, eta etorkizuna horrelakoxea izango da: xelebrea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Xelebrekeriak Everesten