Borrar
John Snorri, Ali Sadpara eta Juan Pablo Mor.
Urte bete

Urte bete

Martes, 8 de febrero 2022, 01:41

Egunotan, duela urte bete, eta zehazki otsailaren 5ean, John Snorri, Ali Sadpara eta Juan Pablo Mohr K2 handiaren tontorrerantz atera ziren. Negurik gogorrenean ere gai izan ziren azken kanpamendutik gora abiatzeko. Gailurraren azpian dagoen «bottleneck» horretan, Aliren semeak, Sajid Alik, atzera buelta hartu zuen oxigenoaren ekipoan arazo bat izan zuelako. Horrek bizia salbatu zion, izan ere, beste hirurak ez ziren inoiz ere handik jaitsi.

Orduak nekez pasatzen ziren, baina egunaren argia gauaren iluntasunak jan zuen, eta hurrengo goizean kezka nagusitu zen kanpamentu nagusian. Berehala salbamendu ekimen bat abiarazi zen, eta Pakistango ejertzitoren helikopteroak martxan jarri ziren ahalik eta arinen goialde hartara iristeko, bertako egoera aztertu ahal izateko. Helikoptero batean Imtiaz Hussain eta Akbar Ali altuerako zama-eramaileak igo ziren, janaria, eta oxigenoa aldean hartuta.

Ezerezean gelditu zen haien ekinaldia, goian galduriko mendizaleak ez ziren agertu egun horietan, eta handik egun batzuetara salbamendu ekimena amaitutzat eman zuten. Ahots roko zioen hilak zirela mendizaleak; istripua edukiz gero, nekez pairatu ahal dira bertako baldintza klimatologikoak neguan.

Handik hilabete batzuetara, eta udako tenperaturek hala erraztu zutenean, Ali Sadpara, Juan Pablo Mohr eta John Snorri alpinisten gorpuak lokalizatu egin ziren. Sasoi horretan gailurrera abiatu zen sherpa talde batek topatu zituen gorpuak. Hirurak toki ezberdinetan zeuden. Juan Pablo Mohr txiletarra beherago zegoen, eta dirudienez, azken kanpamentu hartara iristeko ahaleginetan zendu zen, hotzak hilik, indarrak erabat ahiturik.

Antzemandako datu guztien arabera, pentsa liteke guztiak beherako bidean hil zirela (ez dago argi gailurra zapaldu eta gero, edo zapaldu baino lehen), baina egia esan, berdin da. Mendiaren krudelkeriak akabatu zituen, eta hori trajedia bat izan zen.

Gorpuak identifikatu ostean, normala denez, bide hartatik kentzea deliberatu zen. Sajid Alik bere aitaren gorpua hartu zuen eta beherago utzi zuen elurraren azpian ondo kokatuta. JP txiletarraren gorpuarekin gauza bera egin zen. GPSko lokalizazioak ezarri ziren aukerarik dagoenean jaitsi ahal izateko, baina seguruenik, bertan lotuko dira betirako.

Elurrez tapaturik diraute mendiaren altueran, hainbeste maite zuten gailur hartatik gertu.

Urte bete pasatu den arren, batzuek Juan Pabloren eta Aliren irribarrea nekez ahaztuko dugu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Urte bete