Instagram: dawayangzum

Urrezko zerrendan lehen emakumezko nepaldarra

Dawa Yangzum Sherpa 8.000 metrotik gorako 14 gailur guztiak eskalatu dituen lehen emakume nepaldarra da

Viernes, 25 de octubre 2024, 14:38

Udazken honetan, 14 tontor handiak zapaldu berri dituztenen artean lehen emakumezko sherpa dugu. Bai, Rolwaling haraneko Dawa Yangzum Sherpa, 33 urteko eskalatzailea, 8.000 metrotik gorako 14 gailur guztiak eskalatu dituen lehen emakume nepaldar bilakatu da, eta esaten den moduan, historia egin du.

Publicidad

Duela gutxi lortu du marka xelebre hori, Tibeteko Shisha Pangma mendiaren gailurra zapaldu ostean. Baina Dawak ere baditu beste «errekor» batzuk, hala nola, K2 gailurra egin duen emakumerik gazteena izatea. 2014ko uztailaren 26an, K2an gailurra egin zuen Nepalgo taldeko hiru emakumek osaturiko espedizio baten barruan. Beste sokakideak Pasang Lhamu Sherpa eta Maya Sherpa ziren. Halaber, 2021ean, udazkenean, Manasluko benetako gailurrera iritsi zen lehen emakumea izan zen. Annapurna mendi zaila oxigeno botilarik gabe igo zuen lehen emakume nepaldarra ere bada, eta abiadura errekorra du Makalu handian.

Egia esan, 2012an, Everest mendia eskalatu ondoren, historiako alpinista nepaldar ikonikoena bihurtu zen. Garai horren inguruan nazioarteko mendi-gidari izateko kualifikatu zen, eta horrexegatik emakumezkoek osaturiko espedizio asko gidatu egin ditu.

Nere fisiko boteretsua inbidiagarria da. Ultra-maratoietan aritu izan da, adibidez, makina bat km dituen Everest Sky Race eta Annapurna Mandala Trail lasterketetan. Eskaladari ekin zionetik, Yala Peak, Island Peak, Ama Dablam, Cho-Oyu, edota Mt Rainierren eskalatzaile ere aritu da. Gaur egun, Nepalgo Khumbu Eskalada Zentroko irakaslea ere bada.

Bada lehen emakume nepaldarrarekin batera, munduko 14 tontorretara iritsi den pertsonarik gazteena ere nepaldarra da: 18 urte besterik ez duen Nima Rinji Sherpa. Aurrekoak egin duen bezala, Shisha Pangma gailurra eskalatu zuen urriaren 9an, eta horrela, munduko gailurrik garaienetan egoteko ametsa amaitutzat eman du. Hori bai, gailur guztiak oxigeno botila dezenterekin lortu ditu.

Publicidad

Sherpa Power lelopean, bere lorpena sherpen belaunaldi gazteari eskaini nahi izan dio. Zama-eramaileak baino gehiago direla erakutsi nahi du, hau da, alpinista onenen artean egoteko maila badutela. Berak esan duen bezala: «Nire belaunaldiak uste du sherpa bizitza hezkuntzarik gabeko pertsona behartsuentzat dela. Hemen nago pertzepzio hori aldatzeko nire Sherpa Power proiektuarekin. Eskalatzaileak baino gehiago gara. Mendi hauen zaindariak gara!»

Rinji heldu arte, Mingma Gyabu «David» sherpa zen marka hori zeukan pertsonarik gazteena. 30 urte zituela Himalaiako tonto guztietan egona zen (2019an lortu zuen azkena).

Eta hirugarren sherpa batek Juanito Oiartzabalek burutu nahi izan zuen ametsari heldu nahi izan dio. Sanu Sherpak bere helburua lortu du, eta hamalau zortzimilakoen gailurrera bi aldiz iritsi den lehen pertsona bihurtu da. Udan igo zuen azkena, Gasherbrum II.

Publicidad

Makalu inguruan jaioa da Sanu Sherpa, eta bere lehen gailur altua 2006an lortu zuen Cho Oyu igo zuenean. Seven Summit Treks agentziaren barruan gidari lanetan aritzen denez eskura izan ditu mendi horiek igotzeko baliabide guztiak, eta horrelako kasuetan gertatzen bezala, zortzimilakoak batzen joan da inolako problemarik gabe.

Diogun moduan, hamalau zortzimilakoak errepikatzeko proiektua Juanito Oiarzabali kopiatu zion. Arabarrak ezin izan zuen amets hori bete, arazo fisiko larrien erruz. Lau falta zitzaizkion proiektu amaitzeko: Broad Peak, Nanga Parbat, Dhaulagiri eta Shisha Pangma.

Publicidad

Azkenik aipatu behar da, Nirmal Purjak hamalauak oxigenorik gabe igotzea lortu dituela denbora gutxiagoan, eta Mingma G sherpak ere gauza bera egin du. Hortaz, oxigenorik gabe 14 × 8000 osatzen duten lehen nepaldarrak ere izan dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad