Manaslu urrun gelditzen da oraindik, edota agian ez.
Publicidad
Dharapani utzi eta ibiltzen hasi ginen, lasaitasunez, inguruko paisaia oro laino suabe batek estaltzen zuela. Lehen etapa hori ez da oso luzea, eta arin iritsi ginen Tilije izeneko herrira, goizeko lehen tea hartzeko prest. Sentsazioak onak ziren, ... aldapak gustura igotzen genituen.
Pixka bat gorako mendien maldak gero eta altuagoak ziren, laino temati batek lantzean behin dena tapatzen zuen arren. Dudh Khola zeharkatuz, Karcheraino joan ginen bazkari legea egitera. Arroza, pasta eta bertako barazkiak biltzen dituen plater tipikoa jan genuen. Gurung Goaraino joan ginen gero, hantxe bidearen lehen gaua pasatzeko asmoz.
Egunotan, floraz eta faunaz betetako baso hostotsuetan zehar ibili ginen, eta halako batean tximinoak ageri ziren. Lemur talde bat, erreka parean zeuden lasai, nire presentzia aztoratu zituen arte. Halarik ere, ez zuten alde egin eta, begien kontaktu hori zoragarria izan zen. Bertako basoak sakonak dira, ilunak, eta sekulako enborrak aletzen dira. Bertatik bakarrik paseatzea emozio handiko kontua da, isiltasunak dena irensten baitu.
Hurrengo egunean aldapatsuago izan zen, izan ere 3700 metro gainditu genituen Bimthang herriraino heltzeko. Aterpe gutxi daude bertan, eta hotza hasten da nabaritzen. Egun hartan ere lainopean heldu ginen toki horretara. Lo egin ostean, goizak sorpresa bat gorde zuen guretzat. Eguna urratu berri zegoen, baina argitasun berezi bat somatzen zen leihotik at.
Publicidad
Ume baten kuriositatearekin altxatu nintzen eta kalera jo nuen. Zerua urdin zegoen, erabateko argitasuna zuen, eta gure aterpearen atzean munstroa zegoen: Manaslu. Zuri, desafiatzaile, zorrotz, urruneko, fidagaitz, eta hotz. Azken txanpa ikusten zen, 7000 metrotik gailurreraino dagoen tartea. Aratz zegoen, elur geruza eder batek dena estalirik. Eta han, amaieran gandor zorrotza antzemateen zen, gure helmuga, gure ametsa.
Hurrengo eguna bertan eman genuen aklimatatzeko asmoz, eta batzuk ia 5000 metroraino igotzen saiatu ginen. Egun polita hango bailara txikitik paseoan, bista ikusgarriek bidaia ilustratuagoa egiten baitute. Inguruan Himlung (7126 m) Tibetetik gertu, eta Kang Guru (6981 m) mendiak ikusten dira, bai eta Larkya La Passetik hurbil Panbari (6905m) eta eskerrean Nemjung (7104 m). Mendiak eta mendiak toki guztietan.
Publicidad
Azkenean, trekkingaren probarako eguna heldu zen. Pongkar Tal Pongkar eta Salpu Danda glaziarren artean altxatzen da Larkya Pass (5160 m). Eguraldi txarrarekin eta elurretan, ibilera nahiko desafiatzailea izan daiteke, baina egingarria da.
Goiz-goizean altxatu ginen, bidea oso luzea baita Samdo herriraino, Larkya glaziarra osorik zeharkatua Dharamsala punturaino. Eta hala izan zen. Luze-luzea, bai eta nekagarria ere. Baina Sando herrian geunden, eta Manaslu gero eta hurbilago. Herri horretan ezagutu genuen Jim Morrison eta Hilaree Nelson bikote eskiatzaile indartsua. Zoritxarrak apurtu zuen bion arteko amodioa, Hilaree Nelson Manasluko tontorretik bueltan hil baitzen.
Publicidad
Samdotik Samagaon herrira bi ordutako paseoa dago, bide eder batetik. Eta hor, Samagaonen, Manasluren oinetan jarri ginen, urduri, gorako saioa noiz hasiko zain. Hurrengo egunean kanpamentu nagusira jo genuen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.