Gutxien espero duzunean gertatzen da. Mendi altuetan ohikoak dira arrisku objektiboak, kontrolaezinak. Annapurnan edota Manaslun ohikoak dira elur-jausiak, sasoi elurtsua izan bada, noski. Baina orokorrean, edonon sor daitezke mustro zuri hilgarriak.
Publicidad
Himalaiako mendi orotan gertatzen dira horrelako elurroldeak geruza handiak pilatzen direnean eta aldaparen ... angeluak horrenbeste pisu ezin paira dazakenean. Haizeak jokatzen du ekuazio horretan oso paper garrantzitsua. Nondik jotzen duen ikusi behar da, kontrako maldetan elurra metatzen denean geruza horretan ezegonkortasun handia gerta daitekeela jakin ahal izateko. Halarik ere, elurroldeak esperogaitzak dira.
Horrelako gertaera bat agitu da hamalauetako txikienean, Shisha Pangman. Aspaldikoak dira gailurrerako tartean suertatzen ziren elur-jausiak. Edozein alpinista trebatuk badaki hori, baina gaurko egunetan abiadura, errekorrak eta logistika falta gero eta gehiago ematen ari dira tartean lasterketa bat baldin badago.
Urriaren hasierako egunetan bi elur-jausi gertatu ziren bertan, eta horietan Anna Gutu eta Mingmar Sherpa, eta Gina Marie Rzucidlo eta Tenjen «Lama» Sherpa hil ziren. Gainera hainbat zauritu izan ziren trantze horretan. Badirudi eguraldia eta hango baldintzak ez zirela onenak, eta gailurrera iristeko presak ere agertu ziren, izan ere, bertan bi neska aritzen ziren norgehiagoka, hamalauko guztiak igo osteko lehen emakume amerikarra izateko lehian. Shisha zen azkena, eta azkena izan da eurentzat.
Anna Gutu eta Gina Marie Rzucidlo alpinista berri ezezagunak ziren urrezko domina irabazi nahi zutenak. Loria betiko, amerikarrentzat!!! Egun batzuk lehenago, Cho Oyun (8.201 m) izan ziren biak, oso eguraldi petralarekin. Gina Marie Rzucidlok urriaren 1ean zapaldu zuen gailurra sherpa talde indartsu batekin batera, eta oxigenoz beterik. Eta Anna Gutuk urriaren 2an egin zuen gauza bera, sherpekin eta oxigenoarekin. Hortik arineketan abiatu ziren Shisha Pangmara, eta han, puntaren puntara igotzea lortzen zuena lehen emakume estatubatuarra izango zen hamalau zortzimilakoekin.
Publicidad
Tontorrera abiatzeko antzinako bidea hartu zuten, jakin barik aspalditik ez dela bide hori egiten, oso arriskugarria delako. Bi bide daude altuenen arteko txikienera igotzeko. Erdiko tontorrera igo eta gero zeharkaldi luze bat egin tontor printzipaleraino, 8027 metroraino (espedizio askok 8008ko erdiko gailur hori eskalatzearekin konformatzen dira). Edota hirugarren kanpamenturik ezkerraldera egin, behera pixka bat, eta aldapa-korridore markatu bat hartu tontorreraino zuzenenen. Hor ere arriskua gerta daiteke baina seguruagoa da. Horixe hartu genuen guk, Iñakiren bidea deiturikoa, hortik abiatu baitzen aspaldi batean Iñaki Otxoa de Olza nafarra bere igoaldian.
Zendutako alpinista horiek hartu zutena txarrena eta arriskugarriena izan zen. Eta horixe ondorioztatu daiteke, eskarmentu handikoak ziren arren, mendiaren amarrua ikusezina da, eta bertan hil ziren.
Publicidad
Egia esan, espedizio komertzial horietan gero eta jende gehiago batzen da eskarmenturik gabe, helburu zehatz batekin, gailurrera igotzea, eta batzuetan, mendia bera dezente gutxiesten da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.