Udazken honetan, alpinista askoren artean, Nepaleko 6000 metroko mendiak igotzeko sukarra piztu da. Mendi ezezagun asko izan dira talde askoren jomuga, eta horietarako askotara gailurrera heldu dira bide berriak irekita.
Publicidad
Puntako alpinistek osaturiko talde euskaldun bat ere horrelako espedizio batean aritu da. Protagonistak, hauek: Mikel ... Zabalza, Juan Vallejo eta Iker Madoz. Eta mendia, izen arraroko ezezagun horietariko bat: Phurbi Chhyachu (6.637 m). Antza denez, Mikel Zabalzak eta Iker Madozek mendi hori ikusi zuten lehen aldiz, duela bi urte Dorje Lhakparako espediziotik bueltan. Hala komentatu dute aurkikuntza: «Hari buruz ikertu nuen, eta duela hiru hamarkada baino gehiago japoniar-nepaldar igoera baten arrastoak baino ez nituen aurkitu, garaiko estilo tradizionalean mendebaldeko ertzetik ibili ziren 18 eskalatzaile».
Mendia Nepal eta Tibet arteko mugan dago, Jugal Himal inguruan, eta dirudienez, saio batean baino ez da igoa izan. Hortaz, gure alpinistek bigarren igoera egin nahi zuten.
Udazkeneko eguraldia nahiko egonkorra eta ona izaten den arren, hauek klimatologia txarra jasan dute, eta zoritxarrez, gailurretik 50 metroko desnibelean buelta eman zuten. Gainera berandu egin zitzaien. Baina zorionez, aklimatazio saioetan Phurbi Txiki (6.140 m), tontor nagusiaren ondoan dagoen beste gailur bateko tontorra zapaldu zuten.
Mendia begiz jota zegoen arren, haraino hurbiltzea abentura hutsa bilakatu zaie, Jugal Himaleko oihanak gertu daudelako. Ez zuten argi nondik egin behar zen hurbilketa eta are gutxiago non kokatu kanpamentu nagusia. Argi zeukatena zen hegoaldeko isurialdetik joko zutela. Bertako artzainekin aritu ziren bidea zabaltzen behar zuten tokia topatu zuten arte.
Aklimatazioa eta mendi «txiki» hori egon ostean, saio bat burutu zuten: «Lehen saiakeran 6.200 metrora itzuli ginen. Haize bortitzak ez zuen laguntzen, eta aurreikusitako zailtasunen kalkuluak ez ziren batere egokiak izan». Hortaz, pazientziaz bete zuten denbora, baina egunak joan eta egunak etorri, eta eguraldiak ez zuen hobera egiten. Azkenean bigarren saiakera egitea erabaki zuten. Hala kontatu dute: «Kanpamentu nagusitik atera ginen berriro, eta hurrengo egunean berriro muntatu genuen gure denda txikia ertz zorabiagarrian, 6.000 metrora. Hotzak dendaren irteera atzeratu zuen, baina eguraldia ona zen. Zailtasunek uzten diguten erritmoan igo ginen, baina 11:00etarako, lehen hodeiak sartzen hasi ziren, laino sendoak, haize gogorra, elur hautsezko boladak, ….horrek guztiak eskalada zaildu zigun asko. Arratsaldeko 15:00etan, gailurraren azpiko azken harkaitzean, amaitutzat eman genuen eskalada. Gailurra gertu dago, baina ez dago ikuspenik, eta bi ordu eta erdi baino ez dira geratzen frontalak pizteko. Hortaz, beherantza. Dendara gauean iritsi ginen, erdi izoztuta, eta egindakoarekiko poztasun-sentsazio arraroarekin, eta denborarekin zorte apur bat gehiago ez izateagatik penatuta.»
Publicidad
Ez zuten gailurra zapaldu baina abentura zoragarria bizi izan dute. Zabalzak esan zuen moduan: «Esplorazioa, zailtasuna eta adiskidetasuna uztartu ditugun bizipen zoragarria izan da».
Beste mendi batzuetan ere antzeko saioak egin dira. Tengi Ragi Tau (6.938 m) horma ederrean, Marek Disman eta Jakub Vlček eskalatzaile txekiarrek linea berria zabaldu dute mendebaldetik. Igoera urriaren 29tik 31ra egin zen, baina ez ziren gailur nagusira joan. «Ez dugu inoiz pentsatu gailur nagusira joatea. Lerro logiko perfektua mendebaldeko aurpegiaren erdian amaitu nahi genuen, Jan Kreisinger taldeko hirugarren kideak 2021ean saiatu zuena eta eguraldi txarragatik eten behar izan zuena. Beraz, gure Johnny 's Route bukatu besterik ez genuen egin, aurreikusita zegoen bezala, alboko gailur logikoan, non inork ez zuen hanka bat jarri gu baino lehenago ». Inork zapalduriko toki batean egotea, estralurtarra sentitzea izango da, ezta?
Beste batzuk ere izan dira: Surma Sarovar (6.523m) mendia, Paul Ramsden eta Tim Miller eskalatzaileen eskutik. Beste askotan bezala, Nepalgo eskualde urrunenetako batera joan ziren; mendiaren gaineko informazio gutxi zegoen eta ia ez zuten daturik, ezta helburu argirik ere. Halarik ere, Paulek eta Timek Surma Sarovar mendiaren lehen igoera egitea lortu zuten, urruti samar zegoen kanpamendu basetik irten eta ondorengo 8 egunetan. Iparraldetik jo zuten, aurretik 2.100m baino gehiago igotzeko. Lau egun behar izan zituzten goraino heltzeko, eta jaitsiera ere luzea eta konplexua izan zen (bi egun gehiago behar izan zituzten jaisteko). Komentatu zuten bezala, «Beharbada, egon garen lekurik urrunena, eta bide bikaina eskalatzea lortuko dugu».
Publicidad
Mendi ezezagun batean ere Hidesuke Taneishi eta Hiroki Yamamoto japoniarrak aritu dira: Pholesobi Thoṅje (6.554m), Kangchenjunga Himal aldean. Hauek zoritxarrez ez dira zorteko ibili eta Yamamoto gaixotu ostean ihes egin zuten handik. Horrela komentatu dute: «Pholesobiren ipar aurpegian saiatu ginen, Himalaian eskalatu gabeko tontor bat, baina, zoritxarrez, utzi egin behar izan genuen 6200 metro inguruan, nire lagunaren osasun txarragatik. Etsigarria da, oso dibertigarria izan zelako. Datorren urtean itzuliko naiz Yamamotorekin. Gaixorik ez badago, gora igoko gara.»
Azkenik ezagunagoa den Cholatse (6.440m) mendi zailean, Zdeněk Háček eta Radoslav Groh alpinistek bide berri zoragarri bat zabaldu dute. Taldeak, bere helburuari ekin aurretik, trekking bat egin zuen talde txekiar batekin, eta gero Lobuche eta Cholatse igo zituzten aklimatatzeko ohiko bidetik. Hormaren oinean gau bat eman ondoren, bultzada bakar batean igo ziren bi egunetan, eta ordu batzuk izotzezko kobazulo batean atseden hartu zuten. Esan dutenez, bidea zaila eta arriskutsua da, 60-90 gradu arteko izotzezko maldekin. Ohiko bidetik jaitsi ziren.
Publicidad
Urtea ez da oraindik amaitu,m eta seguruenik, horrelako igoera askoren lekuko izango gara!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.