Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Aspaldian, uztailaren azken egunetan, Pakistango mendiak igotzeko sasoia amaitzen zen. Normalean, eguraldi txarra agertzen zen eta talde guztiek beren trasteak bildu eta etxerako bidea hartzen zuten. Baina garaiak aldatzen ari dira eta mendizale batzuek, balizko errekorrak lortzeko aitzakiatan, hortxe jarraitzen dute ia azken gailurrak lortzen ... dituzten edo ez.
K2ko desfasea iragan da baina munduko prentsa konbentzionala han gertatu diren jende-metaketaz ohartu da, eta makina bat hedabideetan ikusi ditugu irudi tristeak, bertan instalatu den negozio berriaren ondorio logikoak direnak.
Chogorin, Everesten bezala, esperientziarik gabeko bezeroak nagusitu dira, beti ere, gehiegizko laguntzarekin eta oxigenoaren kontsumo librearekin. Horrexegatik askorentzat, 2022ko uda Pakistango Karakorumen gauzak aldatu diren uda izan da. Lehen aldiz, 200 gailur inguru lortu dira K2an. Datu pozgarri bakarra emakume mendizaleen urtea izan dela, izan ere, ia 30 emakumek zapaldu dute gailur mitikoa.
Eta guztia sherpen bulkadari esker gertatu da, Pakistan eta Nepalgo baliabideak elkartu dira azpiegitura guztiak ondo ezartzeko: kanpamentuak, soka tinkoak, oxigeno hornidura, eta abar. Negozio sistema berria ezarri da bertan, eta laster mendiak kateatzeko ahalbidea eskainiko da, kanpamentu nagusi guztiak ondo horniturik izango baitira nahi duenarentzat, eta batez ere diru kantitate itzelak dituenarentzat.
Hasieran esan dugun bezala, alpinista batzuk harat honat dabiltza Baltoro glaziarrean oraindik. Foku guztiak Kristin Harila 36 urteko norvegiarrarengan jarrita daude. Emakume hori, Dawa Ongju eta Pasdawa sherpen laguntzarekin, munduko 14 altuenak ahalik eta denbora laburrenean igo nahi ditu (azaroaren 3a baino lehen amaitu beharko du abiadura errekorra lortzeko). Duela egun batzuk, eta eguraldia kili-kolo bazegoen ere, Broad Peak mendiaren gailurra zapaldu zuen. Orain, Gasherbrum mendietara abiatu da. GI eta GII egingo ditu, eta udazkenerako Cho Oyu eta Shisha Pangma utziko ditu. Baina seguruenik Manaslu ere igotzen saiatuko da.
Sasoia luzatu nahi dute abuztuan gauden arren. Seguruenik, laster batean klima aldrebestu eta eguraldia kaskartuko da. Baina kartutxo guztiak erre behar dituzte, Pakistango sasoia behar bezala amaitzeko.
Gasherbrum mendietan ere beste alpinista batzuk omen daude: Sajid Ali Sadpara, Shehroze Kashif, Adriana Brownlee eta Grace Tseng. Horiek ere arituko dira GI eta GII eskalatzen denboraldia amaitu aurretik.
Inguruan ibili dena eta etxerako bidea hartu duena Denis Urubko izan da. Espedizio ikusgarria egin du, dena arin, era bakarrean. Hamaika egunetan eta oxigenorik gabe Broad Peak, Gasherbrum II eta K2 igo ditu, eta sherparen laguntzarik gabe, bere material guztia beti bizkarrean eroan du.
Denis Urubkok zortzimilako guztietan 26 gailur ditu, eta azkenean, Juanito Oiarzabalek hainbat urtetan lortutako kopurua berdindu du. Bere helburuetako bat mendi handietara itzultzea, eta errekor hori lortzea izan da. Esan eta egin.
Azkenik, dramak ere aipatu beharko dira sasoi honetan. Bertan izan den jende kopuruari begira esan daiteke oso istripu gutxi gertatu direla. Sei pertsona hil dira: hiru K2an, bi Broad Peaken eta bat G II inguruan.
Pakistango mendiek agur esango dute datorren urtera arte, eta irailean, Nepalekoek berriz esango dute, kaixo!
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.