Bi dira. Bakarrik. Bi lagun, batek irudiak hartzen ditu, eta besteak eskiak eramaten ditu lepo bueltan, gailurrera iritsita jantzi eta maldan behera amiltzeko. MAD Ski Project izenekoaren barruan daude biak, eta biak poloniarrak: Bartek Ziemski eta Oswald Rodrigo Pereira.
Publicidad
Bartek Ziemski eskiatzaile amorratu eta perfekzionista bat da. Mendi handiak eskiatzen jaisteko duen gaitasuna erakutsi zuen Karakorum mendilerroko Broad Peak eta Gasherbrum II oxigenorik gabe igo eta eskiatzen jaitsi zituenean.
Oswald Rodrigo Pereirak Poloniako Federazioko mendizalea ere bada. K2ko neguko espedizioan ibilia da, bai eta Manaslun ere, Alex Txikon eta Simone Mororekin. Broad Peak ere zapaldu du.
Joan den urteko udaberrian hasi ziren biak plan handiekin: biak oxigenorik gabe Annapurna (8.091 m) eta Dhaulagiri (8.167 m) igotzea. Gero gailurretik, Ziemskik eski-jaitsiera integrala egiteko ahalegina egingo zuen. Bitartean, Pereira igoera eta gailurretik hasitako jaitsiera dokumentatzen saiatuko zen.
Tira. Joan den urtekoa, kitto.
Bete egin zuten maisutasunez. Apirilean zapaldu zuten Annapurna. Kanpamentu nagusitik atera ziren III. kanpamenduraino, eta handik gailurreraino. Bat oinez bajatu zen, eta beste skiak jantzita. Horren ostean, egun batzuk atsedenerako hartuta, eta Dhaulagirira abiatu ziren. Eta hilabete bat beranduago, Dhaulagiriko gailurrera heldu ziren biak eguraldi ederrarekin (argazkiak zoragarriak dira), eta ondoren, Bartek Ziemski oinarrizko kanpalekuraino eskiatzen jaitsi zen. Badirudi, jaitsiera hori lortzen duen historiako lehen pertsona izan dela.
Bada, aurten ere, protagonistak izan dira Himalaian, eta bertako bi mendi erraldoi ere igo eta jaitsi egin dituzte: Makalu eta Kangchenjunga.
MAD Ski Project 2024ren lehen fasea horixe zen, Makalu eskiekin jaistea (8.485 m). Poloniarrek oxigenorik gabe igo zuten zortzimilako hori eta, ondoren, Ziemskik skiak jantzita maldan behera abiatu zen. Makalu harrizko tarte asko ditu eta, horietan, eskiak kendu eta rappelak egin zituen, baina ibilbidearen zatirik handiena eskiatuz egin zuen. Hori, maiatzaren 12an izan zen.
Publicidad
Espedizio honen bigarren fase handia Kangchenjungan (8.586 m) garatu da. Poloniarrak lehen aldiz jaisteko saiakera egin nahi zuen, bai eta lortu ere!
Maiatzaren 27an izan zen eguna. Aurten mendi horren inguruan egon den klimatologia ez da oso egokia izan: eguraldi txarra, eta elur asko. Baldintza horietan, agentzia komertzialetako sherpek eta bezeroek atzera egin zuten, eta Kangchenjunga zapaldu gabe lotuko zelakoan,…. Bartek Ziemskik eta Oswald Rodrigo Pereirak bakarrik jarraitu zuten aurrera eta gailurrera iritsi ziren soka finkorik, oxigenorik eta sherpen laguntzarik gabe. Ondoren, Bartek Ziemskik bere eskiak jantzi zituen, eta Kangchenjungaren historiako lehen eski-jaitsiera erdietsi zuen.
Ikaragarria egin dute bi alpinista gogorrek aurtengo denboraldian.
Ez dakigu zentzuk izango diren asmo eta amets berriak, baina seguruenik, «alturakoak» izango dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.