

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Pakistango mendiek distira ederragoa dute sasoi honetan. Nepaleko mendietan eguraldi txarra hasiko da montzoiaren eraginez, eta hango eskaladak amaitu egin dira, harik eta udazkena heldu arte. Garai horretan handi batzuk jendez gainezka ikusiko dira berriz, batez ere, Manaslu mendia.
Baina diogun moduan, Pakistan herriak mendietarako bideak ditu zabalik, eta hara, ausarten talde bat jarriko da bidean, handienetan aritzeko, 8000 metrokoetan izerdi lodia botatzeko, eta 7000 metrokoetan ere bide zail eta pikoetan eskalada gogorrak burutzeko. Azken horien artean, dezente zabaldu da eskaintza, eta hala, mendi ez hain ezagun batzuetan talde txikiak aritzeko beta hartuko dute. Adibidez, Muchu Chhish, K7, Pumari Chhish, Baintha Brakk,…
Explorer webguneak zabaldu ditu mendi horien inguruko albisteak, eta bertan irakurri ahal izan dugu, txekiar talde bat (tartean Radoslav Groh eta Zdenek Hak ezagunak) 7.453 metroko Muchu Chhisheko laugarren saio bat egitera abiatu direla. Temati dabiltza mutilak, izan ere, oraindik eskalatu gabeko munduko tontorrik altuena da (espedizioetara irekita daudenen artean), eta gailur bat lehen aldiz zapaltzea beti izango da lorpen magiko bat. Batura mendiguneko tontor nagusietako bat da hori, Batura V. izenez ere ezagutzen dena.
Diogun moduan, zapaldu gabeko munduko bigarren tontor garaiena da, Gangkhar Puensum (7.570 m) mendiaren atzetik. Azken hori Bhutanen dago, eta han mendizaletasuna debekaturik dago.
Dakigunez, Muchu Chhish mendian elur-jausiak eta malda bertikal amaigabeak talde askorentzat oztopo gaindiezinak izan dira aspalditik. Adibidez, txekiar taldeak 2020an, 2021ean eta 2023an saiatu ziren, baina guztietan kale.
Joan den urtean hurbil ibili ziren Pavel Korinek, Pavel Bem, Radoslav Groh eta Tomas Petrecek baina 7.200 metrora iritsi ziren (7.453 metroko gailurra da). Ea aurten taldeak tontorra zapaltzen duen.
Han inguruan, Pumari Chhish mendia ere badago, aurrekoa bezain altua eta zaila. Bere gailur nagusia 7.492 metroan dago. Oso mendi zabala da, eta hiru punta ditu: nagusia 7.492m; Pumari Chhish ekialdea, 6.850m; eta hegoaldeko tontorra, 7.350m. Gailurrik altuena, behin bakarrik igo da. Hegoaldekoa Chhish Yannik Grazianik eta Christian Trommsdorffek eskalatu zuten 2007an, eta 2022an, Victor Saucede, Jerome Sullivan eta Christophe Augierrek lortu zuten ekialdekoa.
Bada une honetan, Mathieu Maynadier eta Tristan eta Louna Lavedant anaiak mendiaren oinarrizko kanpalekuan daude jada, mendi honen hegoaldeko horma handia lehen aldiz eskalatzeko helburuz.
Euskaldunen bat ere handik ibiliko da, izan ere, aurten Espainiako Alpinisten Selekzio Nazionala K7ra joango da, eta talde horren barruan, Tasio Martin bizkaitarra izango da. Eskalatzaile horren azken igoera enblematikoa Cerro Torren egin zuen urtearen hasieran, Marc Toralles eta Ignacio Mulero lagunekin batera. Tasio indartsua da oso, ea zorterik duen.
Eta gero handienak daude. Mendi handiak eta garaiera horretan ibiltzeko ohitura duten alpinistak anaituko dira aurten. Aipagarrienen artean, Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima, K2 mendiaren mendebaldetik bidea egin nahi dutenak. Joan den urtean lehena Bilbon, izan zen Rope filma aurkezteko. Kazuya Hiraidek, Kamet, Shispare eta Rakaposhi mendietan sekulako ibilbideak egin ostean, Urrezko Pioleta hiru aldiz irabazi ditu. Bere espedizio handi bat Tirich Mirren iparraldeko aurpegian (7708 m, Pakistan) egin zuen, 2022an, Kenro Nakajima lagunarekin. Bada orain, begien artean K2 handia dute.
Azkenik aipatu behar da beste bikote bat: David Goettler eta Mike Arnold. Biak, Nanga Parbat estilo garbian eskalatu nahi dute, eta oraingoz, handik irudi ikusgarriak baino ez dira heltzen. Ea egunen batean goialde hartatik ateratako bat heltzen den!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.