Covid garaian, kutsatze masiboaren, eta horren ondorioz gerta zitekeenaren beldur, Txinak Everest mendia iparraldetik igotzea debekatu zuen. Alde tibetar horretatik saiatzea, beraz, ezinezko bilakatu zen mendizale askorentzat, egun haietan pandemia kontrolik gabe baitzegoen Nepaletik, puri-purian. Horren erruz, Covid sintomekin ebakuatu ziren pertsona ugari kanpamentuetatik, ... eta askorentzat gailurrera iristeko asmoak ezerezean lotu ziren egoera epidemiologikoa oso larria izan baitzen. Kutsatzeak saihesteko neurri eta protokolo guztiak betetzen saiatu ziren arren, kanpamentuetako pertsonak gaixotu ziren, eta urte hartan dena debeku bilakatu zen.
Publicidad
Handik hona, Txinako agintariek bere horretan segitu dute, eta apenas agertu da mendizaleren bat alde hartatik. Tibeteko beste mendi batzuetan, Shisha Pangman eta Cho-Oyun, baimen bereziak eman ziren, puntako lehiatzaile batzuk (14ak lortzeko lasterketan zebiltzanak) hara joan ahal izateko. Tartean, Kristin Harila, zeinak 14 zortzimilakoak bildu dituen denbora errekorrean.
Baina Everest mendiak itxita segitu du gaurko egunetara arte, esan dugun bezala, pandemiak Txinako atzerriko turismoa ixtea ekarri baitzuen 2020tik 2022ra. Sasoi horretan, Txinatar batzuk (berrogei inguru guztira) baino ez dira igo, ia modu pribatuan.
Aurten posible izango da menditzarra Tibetetik igotzea nazioarteko espediziokideentzat, baina beste modu batean: baldintza zehatzekin. Horixe da udaberri honetako albisterik nabarmenena Himalaian.
Baldintzak? Mendizaletasuna baldintzatzen hasi dira? Bada, bai. Eta ez nolanahikoak. Izan ere, esan daiteke, alpinismoak eskaintzen duen askatasuna amaitu egin dela alde hartan. Igo nahi baduzu, gure baldintzak onartu beharko dituzu, bestela jai duzu. Horixe dio Txinak.
Aipaturiko baldintzak hauexek dira: Bertako ministerioko agintariek gehienezko kuota bat ezarri nahi dute mendira igotzeko (300 mendizale). Eta bigarrena eta tamalgarriena, espediziokide guztiek oxigeno erabili beharko dute 7.000 metrotik aurrera.
Publicidad
Hortaz, ezin izango duzu oxigenorik gabeko igoera batean saiatu. Adibidez, Kílian Jornet atletarentzat ezinezkoa izango litzateke mendi horretan marka berri bat ezartzea, berak ez baitu oxigeno artifizialik erabiltzen. Debekaturik izango luke saiatzea. Mutante berrientzat ere ez dute puntako jarduera bat garatzea ahalbidetuko, eta kontu burokratikoek debekua ekarri dute.
Horrela daude gauzak munduko mendirik altuenean, Tibeteko isurialdetik.
Argi dago alpinista-zenbaki mugatu eta zehatza bat jartzea oso albiste interesgarria izan daitekeela, bestela goialdeetan ikusten diren masifikazioek tai gabe jarraituko dute, eta toki aratz haiek erabat kutsaturik geldituko dira gerora begira. Nepalen denboraldia inoiz baino jendetsuagoa izango dela aurreikusten den bitartean, Tibeten muga bat jartzea otu zaie, jendetzarik gabe espazioak sortu ahal izateko, eta mendiak bere horretan segi dezan.
Publicidad
Baina beste araua oso eztabaidagarria da, izan ere, oxigenoa derrigorrezko kontua izango da 7.000 metroko altueratik gora. Hau da, inork ezin izango du gailurrera joan oxigeno gehigarririk erabili gabe.
Betiko legez, segurtasuna hitza erabili da araua jartzeko orduan. Hots, segurtasuna bermatu nahi da muturreko altuera horretan ibiltzeak dakartzan ondorioak eta gerta litezkeen istripuak ekiditeko.
Baina derrigorrezko erabilpen horrek beste arrisku batzuk ekarriko ditu. Altuera horretatik aurrera oxigenoarekin hasten bada gailurrerantz, aklimatazioa oso eskasa izango da, eta gailuen funtzionamenduan matxura bat gertatuz gero, istripu kontrolaezina etorriko da gero.
Publicidad
Ikusi beharko da zer gertatzen den!
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.