Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Denbora kantitate hori da Karl Egloff eta Nico Miranda korrikalariek Makalu handia (8.485 m) igotzen erabili dutena. Igoaldi arina non-stop eta oxigeno botilarik gabe egin da. Ekuadorreko bi mendizaleak gauez atera ziren kanpamentu nagusitik eta aipaturiko ordu kopuru hori iragan ostean, menditzarraren punturik ... altuena zapaldu zuten. Eurek esaten duten bezala, errekor berria ezarri dute mendi horretan. Baina nik uste dut mendiek ez dakitela zer den errekor bat. Tira!
Tentu handiz ibili dira espedizioa prestatzen eta kontuan hartu beharreko elementu guztiak aztertzen, tartean klimatologia bera. Egunik onena aukeratzeko orduan arazoak izan dituzte, bertako haizeteek indartsu astindu egin baititute gailurra. Argi dago espedizio komertzialek erabilitako bideari ez diotela muzin egin, urratsa erabat zapalduta izan baitute igoera osoan, eta hori probestu dute arinago joateko, baina haizeak zigortu ditu gailurreraino eta zati batean igoera bera ere konprometitu egin da. Azkenik, indar guztiak bildu zituzten eta erpineraino heltzeko adorea izan zuten.
Esan duten moduan, haizea zuria zen eta elur asko altxatzen zuen, eta gora joan ahala haizearen indarra handituz joan zen. Azken zatian, frantziarren korridorea izenekoan, haizea estutzen da tutu forma horretan, eta horrek esan nahi du bere potentzia handitzen dela, eta horrekin batera hotza ere bai. Aurpegia estaltzen ibili dira, baina halarik ere, zonaldea izoztuta izan dute. «Baina, batzuetan aingeru guardakoa gure bila etortzen da eta korridoretik irten eta gero, zerua garbitu zen, eta egun zoragarri batekin gailurretik ikusi ahal izan genuen mundua.»
Orduan gelditu zuten kronoa, eta begiratzean 17 ordu eta 18 minutu markatu zituen. Bide arruntetik inoiz egin den denborarik arinena da.
Baina badira kontu eztabaidagarriak. Marc Batard 1988ko apirilean inoizko igoerarik arinena egin zuen baina mendebaldeko pilaretik. Bide zaila, gogorra eta bertikala, gutxitan lortu dena. Berak, 5.800 metrotik atera zen, eta 14 ordu eta 45 minututan gailurreraino igo zen, Egloff eta Miranda baino azkarrago egin zuen altuera berdinerako.
Kontua da xehetasun txiki batzuk badaudela biak parekatzeko orduan, eta nire aburuz igoera biak konpara ezinak dira. Bide ezberdinak dira, bai eta erabilitako errekurtsoak ere.
Errekorrak ezarri dira, bai, baina bakoitza bere neurrian eta bere xehetasunekin egin direnez ezin da orokortu.
Txapela kentzeko igoera egin dute Ekuadorreko alpinistek, baina Batard alpinista, handienetan handienetako bat izan da. Potzierto, Everest igo nahi du orain, berriz, oxigeno barik.
70 urte ditu Marc Batardek.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.