Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Makalu.

Nepalgo zortzimilakoetako garaia prest

Jueves, 31 de marzo 2022, 01:43

Nepal herriak bere mendietarako bideak zabalik ditu dagoeneko, urtero udaberrian egiten duen moduan. Zortzimilako mendiak izango dira alpinista askoren helburu, eta orain, martxoaren azken egunetan, hango espedizioetako engranajeak hasten dira mugitzen.

Publicidad

Lehenak Annapurna eta Everest izaten dira. Annapurna mendirako saioak beste mendietakoak baino arinago hasten ... dira, probaturik baitago neguak utzitako giroa, elur geruzak, eta klimatologia askoz hobea dela maiatzean baino. Horrexegatik, alpinista askok jomugan izaten dute mendi zail hori sasoiaren hasieran, geroago ere besteren bati ekiteko ahalegina ere egin baitaiteke eta.

Dhaulagirin ere lanean ari dira aurten, eta beste inoiz baino arinago. Badirudi klima aldaketa nabaritzen ari dela, eta sasoia lehenago dago hastekotan. Hor, lehen kanpamenturako bidea zabalik eta beharrezkoa den soka tinkoa jarrita omen dago.

Bi mendi horiekin batera, Everest izaten da Nepaleko perla handia. Horra makina bat mendizale eta turista abiatuko dira, gailurrera iritsiko diren esperantzarekin. Gorako bidean, eta lehen tartean, izotz-jausian ari dira lanean sherpa taldeak, neguak utzitako pitzadura beldurgarriak eta bide malkartsuak handik pasatuko den mendizale tropelari ibilgarriago bilaka dakizkion. Sherpa horiexek jarri beharko dituzte aluminiozko eskailerak, milaka metro soka tinkoa, eta abar, ahalik eta istripu gutxien gerta daitezen, eta handik ibiliko diren guztien segurtasuna bermatuago egon dadin. Ez da lana makala eurena, izan ere, izotz kaotikoaren erditik biderik seguruena eta errazena topatu behar dute, eta horretarako eskarmentu handia daukate, urtero egiten baitute.

Aspaldian pertsona anonimoak ziren lan hori burutzen zutenak, eta ez ziren mendebaldeko alpinisten izenen artean agertzen. Baina zorionez hori ere aldatu egin da, eta aurten, Tshering Tenji Sherpa taldearen zuzendaria izango da, eta lanean arituko direnak Ang Sarki Sherpa, Dawa Nuru Sherpa, Pemba Tshering Sherpa, Sonam Tshering Sherpa, Chewang Nuru Sherpa eta Ngima Gyaljen Sherpa izango dira.

Publicidad

Bigarren kanpamenturako bidea langile horiek zabalduko dute, eta hortik gora, Seven Summit Treks agentziako sherparik potenteenek gailurreraino tartea beteko dute sokaz. Tartean, nola ez, Kami Rita Sherpa egongo da, aurten gailurrera helduz gero, bere 26 aldia burutuko duena.

Agentzia horrek mendizale edota altura turista kopuru handiena eskuratuko du, antolakuntzaren aldetik oso ona baita. Eta gainera luxuzko kanpamentua eskaintzen dio diru kantitate lotsagarria ordain dezakeenari. Gela indibidualak ohe ederrarekin eta erosotasun guztiekin, mahaia eta guzti. Eta horretaz gain, nahi beste gutizia elikadurari dagokionean, bai eta mugarik gabeko zerbezak, txokolateak, postreak, janariak eta abar. Barra librea!

Publicidad

Nik uste dut mendia ez dela hori. Nik ez dut nire etxea eraman nahi mendira joaten naizenean. Mendiak jartzen dituen baldintzak onartu eta horietara moldatzen jakin behar da. Erosotasun pixka bat beti bilatu behar da, baina horrelako kontu batzuk ez dira mendian beste ezer ordezkatzeko eginak izan. Luxua eta mendia ez dira bateragarriak, nire aburuz.

Beste mendi batzuetan ere lanean hasita daude, eta aurten ere Kangtxenjunga eta Makalun borrokak izango dira. Gainera duela gutxi, Eberhard Jurglaski adituak azken mendi horren gaineko gailur-zalantzak agertu ditu ikerketa batean, benetako gailurra zein den jende guztiak jakin dezan.

Publicidad

Sasoia zabalik da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad