Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Gauean. Gau minean. Berdin da ordua zein den gailurrera iristeko ahaleginari etekina atera behar bazaio. Baldintza meteorologikoak ere ardura gutxikoak dira, gailurrera doazen humano horiek mutanteak dira alde fisikotik, eta ez dira kikiltzen haizetea eta elurra batzen badira, edota eguraldia erabat kaskartzen bada. Helmuga gailurra ... da!
Horrelakoa izan da Kristin Harila mendizalearen azken igoera, non, eta Manaslun. Berarekin Tenjin Lama Sherpa, Pasang Nurbu Sherpa, Chhangba Sherpa, Kaji Sherpa, Nima Dorchi Sherpa eta Sonam Tashi Sherpa aritu dira jo eta fuego, azken erpinera heldu arte. Mendi horretan saiatu zen denboraldiaren hasieran, baina elur geruza harrigarria metatuta zegoen mendiaren maldetan eta horrek ekina zapuztu zuen erabat, arriskugarriegia baitzen.
Baina orain, Nepaleko denboraldia ixtean, azken sorpresa eman du emakumeak. Hemendik Pakistanera joango da errekorra lortzeko faltan zaizkion menditzarrak igotzeko.
Baina kontua da udaberri honetan, Manaslurekin, Harilak bederatzi 8000 gainditu dituela. Zenbat denbora behar izan du? 44 egun. Egia da bere sherpen laguntza ikaragarria dela, eta O2 erabiltzen duela, eta helikopteroak hemendik hara, tai gabe (errekorrak lortzeko baliabideek ez dute mugarik, eta benetako mendizaletasunetik aldentzen da eredu hori).
Baina ikuspuntu fisikotik desgaste handiko igoerak egiten ari da. Eztabaida ere sortu da (beti sortuko da) azken igoeran ikusi dena aintzakotzat hartzen bada. Kontua da, igoeraren aurreko egunetan, Nepaleko Imagine agentziako Mingma G. Sherpak Manaslu gainetik hegan zihoan helikoptero baten bideo bat partekatu zuela sareetan. Berak zioenez, Harilaren taldea helikopteroa erabiltzen ari zen sherpak goiko kanpamentuetara eramateko, mendia igo beharrean ibilbidea goitik behera irekitzeko, eta erraztasun guztiak edukitzeko, ahalik eta ondoen gailurrera iristeko, eta beste porrot bat ez izateko.
Beti ere sherpa horren hitzetan: «Helikopteroa sokak, oxigenoa eta sherpak jaurtitzen ari da Manasluko 2. kanpalekura. Haiek irekiko dute 2. kanpalekutik 1. kanpalekurako bidea. Nepalen eskalada eredu berri bat garatzen ari dira. Annapurnan ere gauza bera gertatu zen. Sherpak 3. kanpalekuan jaitsi ziren eta beherantz ireki zuten. Harritu egin ninduen Harilaren taldea Annapurnako 3. kanpamenturik bultzada bakar batez igo zela jakiteak. Horrek Himalaiaren irudia eta sherparen ospea zapuztuko ditu. Ez nintzateke harrituko bihar gailurrera iritsiko balira». Eta? Bada iritsi direla di-da batean.
Harilak irudi batzuk konpartitu ditu, gauez, bere poztasuna zabaltzen, baina egia esan ez da ezer ere ikusten, eta bere lokalizatzaileari egin beharko zaio jaramon.
Harrigarria ere bada, Annapurnako gailurra zapaldu eta hiru egunera Manaslun bazegoela. Ia atsedenik hartu gabe, zuzenean 1. kanpamentura joan ziren, eta ordu batzuetako atsedena hartu zuten han. Ekainaren 9an, goizaldeko 01:30ak inguruan abiatu ziren tontorrerainoko ibilbide luzea izango zena egitera. Kristin Harilaren GPS lokalizatzailetik ateratako datuen arabera, goizeko 08:00ak baino lehen utzi zuten C2, eta arratsaldeko 17:30ean gainditu zuten C3. Eta gauerdiko 3:30ean, gailurrean zeuden. Ordu piloa!!
Mendizalea orain Pakistanera joango da. 8.000 metroko bost tontor geratzen zaizkio bere azken 14 × 8.000 proiektua amaitzeko, apirilean Shisha Pangman hasi zenetik.
Kristin Harilak, agian, beste buelta bat eman nahi izango dio bere proposamenari, eta ondorioz, errekor horren helburua alda daiteke. Aurreko ekinaldian, Cho Oyuko gailurrarekin historiako 14x8000 oxigenozko igoera azkarrena osatzea lortu zuen, urtebete eta bost egunetan. Geroko proiektuan marka hori sei hilabetera jaitsi nahi izan du.
Eta orain? orain hiru hilabetetan egitea posiblea dela erakutsi nahi dio munduari?
Shisha Pangmatik kontatzen hasita posiblea litzateke? Bada aurretik, Nanga Parbat, Gasherbrum I, Gasherbrum II, Broad Peak eta K2 ditu zain.
Ikusiko dugu.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.