Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Asko ez badira ere, alpinista batzuek bestelako xarma topatzen diote neguko hotz demoniari. Aurten ere, mendizale ezagun batzuk Himalaiara bueltatuko dira erronka pertsonalei erantzun bat emateko asmoz.
Betiko legez, aipagarrienak honako hauek dituzue: Alex Txikon, Simone Moro eta Jost Kobusch. Lehenengo biak aspaldiko ezagunak dira, eta Manaslun aritu ziren elkarrekin. Orain beren bideak separatuko dira, eta Alex Annapurnara joango da, eta Simone Manaslun saiatuko da berriz, modu alpinoan. Eta azkenik, Everestera bueltatuko da Jost Kobusch.
Horiek dira izenik aipagarrienak, baina ez dira bakarrak izango. Adibidez, Txikonekin beste izen ezagun batzuk arituko dira, Italiako Mattia Conte taldean ere arituko da. Neguko K2an parte hartu zuen, eta eskarmentu ederra du. Waldemar Kowalewski ere handik ibili zen eta oraingoan Alex Txikonekin botako ditu izerdiak. Azkenik ere, Sajid Sadpara pakistandarra batu egin zaie. Sajid neguko K2ko hartan ere ibili zen, eta bertan ezagutu zituen Conte eta Kowalewski. Gainera, betiko legez, sherpa talde bat ere izango da orpoz orpo Alexekin. Oraindik izenak ez ditu esan baina Chhepal Sherpa seguru handik ibiliko dela. Hortaz talde potente bat joango da Annapurna mendiaren malda arriskutsuetara hauspoa estutzera.
Egunotan Ama Dablam mendiaren oinetan dabil Alex, berearekin batera joan diren beste alpinista batzuekin. Everesterako trekkinga egin ostean, egun batzuk emango dituzte mendi zorrotzaren ertzetan gora eta behera aklimatazioa lortzeko helburuarekin.
Eta horren ostean, abenduaren 21etik aurrera Annapurna mendian jo eta su ibiliko da. Aurten bigarren aldiz saiatuko da, joan den urtean, mendian zeuden arriskuak ohartarazita, bertan behera utzi ostean.
Simone Moro berriz bueltatuko da Manaslura, baina oraingo honetan estilo arinean igo nahi du, eta horretako oso talde txiki bat osatu da. Berarekin Nima Rinji Sherpa gaztea izango da. Nima Rinji Sherpa, 18 urterekin, 14 zortzimilakoak (oxigeno gehigarria erabiliz) igo dituen pertsonarik gazteena da. Oraingo honetan oxigenorik gabeko igoera bati egin beharko dio aurre.
Simone 2023ko espedizioan izan zen Alexen ondoan, eta biokin batera Chhepal Sherpa, Tenjen Sherpa, Pasang Nurbu, Mingtemba Sherpa, Pemba Tasi Sherpa eta Gyalu Sherpak osatutako talde bat aritu zen. Azkenik, taldea Manaslu neguko gailurrera iritsi zen, baina zoritxarrez, Simone Moro gaizki sentitzen hasi zen bidean gora, eta atzera egitea deliberatu zuen.
Orain, 8.163 metroko altuera duen mendi honetara neguan itzuli nahi duela adierazi du, baina modu berezi batean. Lehenik aklimatazio ona erdietsiko dute handik eta hemendik igoerak eginez, eta gero, odola oxigenoz betetik izan ondoren kanpaleku nagusitik gailurrerantz irtengo dira estilo alpinoan. Hau da, ez dute kanpamentu bat jarriko, eta gero kanpamentu nagusira jaitsi, eta gero berriz gora,…. Igoera arina izango da, eta ondorioz, eguraldiaren menpe egongo dira. Interesgarria izango da espedizio hori ea nola doan ikustea.
Eta azkenik, Everest mendiarekiko obsesioa duen Jost Kobusch mendizalea ere neguko espedizio batean murgilduko da berriz. Aurtengoa, Everestera egingo duen hirugarren saiakera da.
Aurreko espedizioetan Solo Khumbuko glaziar pitzatuan ez barneratzeko plana egin du, eta Lho La lepotik gora egin du, mendebaldeko ertzetik segitzeko. Handik gora, eskerretara egin nahi du Horbein korridoreraino, eta hortik gora, zuzen segituz, gailurreraino.
Neguko tenperatura hilgarriei aurre egin beharko die, bai eta bere bakardadeari ere, izan ere, ez du inoiz neguko espedizioetara lagunik eraman.
Zorte on guztiei!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.