Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Neguko espedizioak hasi dira Himalaian. Betiko legez gutxi izango dira hotzari hortzak estuturik aurre egingo diotenak, baina besterik ezean, horiek onenak izango dira.
Zortzimila metroko bi menditan izango da batez ere aurtengo neguko saltsa: Manaslun eta Cho-Oyun.
Manaslun, lehen neguko igoera bilatu nahian, betiko ... lagun bi batuko dira: Simone Moro eta Alex Txikon. Bi alpinistek indarrak batuko dituzte berriz Manaslu mendiaren gailurreko 8.163 metrotara heltzeko ahaleginetan. Urtero joaten dira hara, eta aurten hirugarren aldia izango da lemoarrarentzat.
Beheko kanpamentua ezarri du bizkaitarrak, eta aurten bai esan daiteke behekoa dela, izan ere, ez ditu betiko kanpamentu nagusian dendak jarri, askoz beherago baizik. Simonek gorago jarri ditu bere dendak, eta ohiko tokian izango da.
Metatutako eskarmentuak adierazi diote Alexi hobe dela 3.700 metrora kokatzea. Egia esan, oso behean daude, Samagaon herritik ordu batera edo, eta inguruan ez du elurrik askorik egongo, bertan basoak eta landak baitaude, eta berdegune horiek eztituko dute alpiniston egonaldia. Gorriak ikusiz gero, arin jaitsiko dira herri txikira, behar bezalako janaria edota dutxa bat hartzera.
Modu horretan, aurreko urteetan izandako elurte handiek sor ditzaketen elur-jausien arrisku larria saihestu nahi dute. Aurtengo erabaki horren abantailak oso agerikoak dira: arriskua gutxiagotuko da, hotza eta haizea ez dira hain bortitzak izango, eta horrek guztiak dakarren desgaste fisikoa ez da hain nabaria izango. Edo bai? Baliteke, izan ere, desabantaila handi bat izango du toki berriak: desnibela. Orain, 1.200 m gehiago igo beharko dituzte betiko kokapeneraino, eta hortik hasten da mendia.
Gainera, elur asko eginez gero, malda horiek oso arriskutsu bilakatuko dira, eta erosio fisiko nabarmena hartu daiteke. Zorionez, Alex ez da bakarrik egongo, sei sherpa izango ditu ondoan, ukondoz ukondo lan egiteko, horien artean Chhepal Sherpa lagun jatorra.
Baina zergatik behin eta berriz Manaslu? Kontua da Maciej Berbeka eta Ryszard Gajewski poloniarrek gailur hura zapaldu zutela 1984ko urtarrilaren 12an. Lehen, neguan, abenduaren 1ean hasi eta otsailaren 21ean amaitzen ziren espedizioak. Baina aspalditik hori aldatu da, eta Nepalgo Gobernuak abenduaren 21etik otsailaren 28ra arte zabaltzen du neguko epe hori. Lehen saio hura askoz lehenago hasi zen, abenduaren 2an, hots, negutik kanpo.
Simone Morok betidanik azaldu du ondo: «Arau berriekin jolastu nahi dut, besterik ez. Jaurtiketak laburtzeko atletismoan xabalinen grabitate zentroa aldatu zutenean bezala. Errekor berriak sortu ziren, eta aurrekoak ez ziren ukitu. Aspaldian, 80ko hamarkadan, neguko tontorrak abenduaren 1etik otsailaren 21era egindakoak zirela uste zuen Nepalgo Gobernuak. Gaur egun, arau berriak daude, abenduaren 21etik otsailaren 28ra arte. Espedizioa sasoi horretan egin behar da negukoa izateko».
Egun hauetan gorako lehen saioak egiten ari dira. Elur asko ez da ikusten baina ohi den bezala hotz handia eta haize bolada indartsuak dituzte inguruan alpinistok. Ea oraingoan zortea duten.
Cho-Oyun ere badago zertaz hitz egin. Hurrengo batean izango da.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
A la venta los vuelos de Santander a Ibiza, que aumentan este verano
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.