![Neguan bi](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202202/03/media/cortadas/dhaula85-R1ft6lIG3Cocz1AYe3GKYtI-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Neguan bi](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202202/03/media/cortadas/dhaula85-R1ft6lIG3Cocz1AYe3GKYtI-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Neguko igoeren garaian gaudenez, komenigarria da gogoratzea egun hauetan mendi handienetan lehen igoerak eman zirela urtaro berezi horretan, eta modu bitxian, gainera.
Hala, joan den astean, urtarrilaren 21ean, baina 1985ean, Jerzy Kukuczka eta Andrzej Czok alpinista poloniar zailduek lehen aldiz zapaldu zuten Dhaulagiri zuria. Badirudi Jerzyk arazoak izan zituela espedizio hartara joateko beharrezkoa zen dirua lortzeko, eta espero ez bezala ez zen taldearekin batera herritik atera. Baina egun batzuk geroago, kanpamentu nagusian agertu zen. Aklimatazio eskasa bazuen ere, berak eta Andrzej lagunak lortu zuten hilerik hotzenean gailurra zapaltzea. Baina dena ez zen irten nahi zuten moduan. Behin tontorra zapalduta jaitsiera latza bilakatu zitzaien. Biok galdu ziren eta hiru bibak egin behar izan zituzten berriro kanpamentu nagusira onik heltzeko. Andrzej izozketak pairatu behar izan zituen, eta helikoptero batek handik atera zuen mediku batek artatu zezan.
Jerzy Kukuczka burugogorrak beste plan bat zeukan. Garai berberean, beste kide batzuk Cho-Oyun ari ziren neguko lehen espedizioan, eta nekea uxatu barik, etxera bueltatu barik, Dhaulagiritik bueltan, hara abiatu zen zuzenean. Kasu gutxi egin zien oinetan harturiko izozketei, eta nahiz eta bertako babak handitzen eta infektatzen ari ziren, berak Cho-Oyurantz abiatu zen. Eta bai eta arin abiatu ere, izan ere otsailaren 15ean mendi horretan jarduteko baimena amaitzen baitzitzaien.
Egun batzuk deskantsatu ostean, Zyga Heinrich alpinistarekin batera abiatu zen gorantz eta, mendirako baimena amaitzen zen egun berberaren goizeko 05:00ak inguruan, mendi horretako 8.201 metroak zapaldu zituzten. Neguan bi zortzimilako igotzen zen lehen aldia izan zen hura. Lorpen ikaragarria klimatologia gogorrari erreparatzen badiogu. Jerzy Kukuczka makina bat izan zen.
Aste honetan ere beste data garrantzitsu bat dago neguko espedizioei dagokienean. Otsailaren 2an, baina 2011n, Gasherbrum II (8034 m) igo zuten Denis Urubkok, Simone Morok eta Cory Richardsek. Gasherbrum II, Pakistango handienetan neguko espedizio batek igo zuen lehena izan zen. Gerokoak honela igo ziren: Gasherbrum I, 2012ko martxoan (Adam Bielecki eta Janusz Gołąb); Broad Peak, 2013ko martxoan (Maciej Berbeka, Adam Bielecki, Tomasz Kowalski eta Artur Małek); Nanga Parbat, 2016ko otsailean (Simone Moro, Muhammad Ali Sadpara, eta Alex Txikon); eta azkenik, joan den urtean, K2, sherpa ekipo potente batek egina.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.